amiantoa

Lan Osasunaren nazioarteko eguna

Gaur, apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunaren harira lanuzte eta mobilizazio ezberdinak burutu ditugu Beasain eta Irungo lan zentroetan. Beasainen bi orduko lanuztea eginez Beasaingo kaleetan zehar manifestazio bat burutu dugu. Ibilbidean zehar, azken urtean amiantoaren ondorioz hildako 3 lankideak oroitu ditugu Amiantorenei eskulturan eta ondoren plaza nagusian ekitaldia burutu dugu berriz manifestazioan enpresara itzuliz (argazki galeria Irunen ordu erdiko …

Read More »

«Amiantoa arnasteagatik CAFen 61 heriotza daude onartuak»

Beasain da amiantoak eragindako heriotza tasa altuena duen bigarren herria estatu espainiarrean. CAFen, beste enpresa askotan bezala, oso mineral erabilia izan zen. NAIZ IRRATIAN egindako elkarrizketan LABeko Mikel Fernandinok azaldu du 1996. urtean iritsi zela lehen aitortza judiziala. Entzun elkarrizketa. Jatorrizko albistea: https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20230228/amiantoa-arnasteagatik-cafen-61-heriotza-daude-onartuak

Read More »

AMIANTOA. Prebentzioa, errekonozimendua, erreparazioa.

Urte luzez CAFen amiantoarekin lan egin edo eta hauek erabilitako lan-arropa garbitzearen ondorioz pertsona asko gaixotu eta hil dira. Egoera hau ekidin zitekeen edo gutxienez behin gaixotuta epaitegietara joatera kondenatu gabe aitortza eta erreparazioa bultzatu. Bide horretan ere trabak baino ez ditu jarri enpresak.

Read More »

AMIANTOAREN BIKTIMENTZAKO KONPENTSAZIO‐FUNTSA SORTZEKO LEGEA ONETSI DUTE GAUR SENATUKO OSOKO BILKURAN

Hainbat urteetako borroka luzearen ondoren, gaurkoan behingoz, amiantoaz gaixotu eta hil direnei eta euren senitartekoei kalteordainak ordaintzeko funtsa sortzea onartu da. ASVIAMIE elkarteak albiste honi buruzko iritzia plazaratu du prentsa ohar bidez. Zorionak borroka luze honetan aritutako guztiei eta besarkada estu bat bide honetan senideren galdu edo gaixo duten sendi guztiei. ASVIAMIE-2022-10-5

Read More »

Amiantoaren senideei elkartasuna

Bi orduko lanuztea egin eta manifestazio eta omenaldia burutu ditugu. Gaurkoan, Lan Osasunaren Nazioarteko egunaren harira, amiantoaren ondorioz gaixotu eta hil diren lankide edo eta hauen senideak omentzeko ekintzak burutu ditugu Beasain eta Irungo lantegietan. Beasainen 10:00tatik 12:00tara paroa burutu dugu eta tarte horretan Beasaingo kaleetan zehar manifestazioa burutu dugu eta ondoren azken bizpahiru urteetan hildakoak omendu ditugu. Bi ekimen …

Read More »

Epaiketa berri bat

Gaurkoan beste behin #CAF|en #amiantoa|z gaixotu eta hildako langile baten senideek epaitegietara joan behar izan duten enpresak bere ardura onartu eta dagokion kalte-ordaina ordaindu dezan. Kasu hauetan egiten dugun moduan, ASVIAMIEk deituta epaitegi aurrean kontzentratu gara.

Read More »

«Hau ez da amaitu: CAFen aitortza falta da»

CAF enpresako soldatzailea zen Celestino Tolosa, eta lanean arnastutako amiantoaren eraginez hil zen. ‘Hauts’ izeneko dokumentala estreinatu dute, Tolosaren eta kaltetu gehiagoren testigantzak oinarri dituena. Hautsa da amiantoa, eta hark hauts bihurtuak bizitza asko. Otsanda Tolosak (Irun, Gipuzkoa, 1977) lehen pertsonan kontatu eta harrotu ditu hauts denak. Ekhiotz Mantzisidorrek, Omar Granak eta Iñaki Fernandezek Hauts dokumentalean jaso dituzte Otsandaren aita Celestino Tolosak …

Read More »

Konpentsazio funtsaren aldeko mobilizazioak

Beasain eta Irungo CAFeko Enpresa Batzordeen kontzentrazioak Gaur azaroak 4, Euskal Herriko eta Espainiako zenbat herri eta hirietan mobiliazioak deituta zeuden Espainiako Gobernuari amiantoz gaixotu eta hil diren pertsonen senitartekoei kalteordainak ordaintzeko diru funtsa behingoz sortu dezan exijitzeko. Mobilizazio horrekin bat egin dugu Beasain eta Irungo Enpresa Batzordeok eta zentzu horretan bi lan zentruetako atarietan kontzentratu gara aldarri hori gizarteratzeko.

Read More »

AMIOANTOAREN BIKTIMENTZAT KONPENTSAZIO FUNTSA ORAIN!

Azaroaren 4an mobilizazioak iragarri dira Donostian, Bilbon eta Laudion. Hain zuzen, egun horretan eztabaidatuko dira aurrekontuak Madrilen. Momentuz ez dago dirurik aurrekontu horietan amiantoaren biktimak konpensatzeko funtsera bideratzeko, nahiz eta apirilean argi berdea eman zitzaion funts horren eraketari. Horixe bera aldarrikatuko dugu azaroaren 4an, amiantoa, hiltzaile isila deiturikoa, osasun publikoko arazoa urteetan zehar izan den heinean, biktimen aitortza, justizia eta …

Read More »

Mobilizazio eguna

Gaurkoan bi hitzordu garrantzitsu izan ditugu. Batetik @LABsindikatua|k Bilbon antolatutako mobilizazioan parte hartu dugu beste ehundaka kiderekin batera. #BurujabetzaBizitzaDuinerako #OrainGrebaOrokorra Beste alde batetik, Donostiako epaitegiaren aurrean #Asviamie|k deitutako elkarretaratzean parte hartu dugu #CAF|en amiantorekin lan egin eta gaixotu eta hildako lankide bati lan gaixotasuna aitortu eta dagokion kalteordaina emateko eskatuz. #justizia #erreparazioa #amiantoa

Read More »