Lanean indarkeria psikologikoren bat pairatzen duzula uste duzu? Jasaten al dituzu jarrera edo jokabide diskriminatzaile edo kaltegarriak? Sexu-jazarpena? Laneko jazarpena (mobbing)?,… edo sentsibilitate pertsonalari kalte egin diezaioketen diskurtsorik? Enpresa osatzen dugun pertsonen integritate morala zaintzeko balio beharko lukeen jokabide-kode bat du CAFek (CAF talde osoan aplikagarria). Horrez gain, laneko jazarpen psikologikoaren aurrean jarduteko protokolo formal bat ere badago. Beldurragatik, lotsagatik …
Read More »albisteak
U-21 Mobilizazioa eguna
Gernika-Palestina elkarteak deituta mobilizazio eguna izango da urriaren 21an Euskal Herriko luze zabalean Palestinarren aurka Israel burutzen ari den genozidioa salatzeko. CAFen ere deialdi horrekin bat egin du Enpresa Batzordeak eta 10:00tatik 10:30tara lanuztea deitu du eta horiek baliatuz bi elkarretaratze burutuko ditu 3. saileko goardaren garitaren ondoan bata eta Biltegi Nagusiaren aurrean bigarrena. Horrez gain, arratsaldean hainbat eta hainbat …
Read More »Reduktora gunea
Enpresa Batzordearen oharra CAFek Poloniako erreduktoreen mantentze enpresa batekin (SKB Drive Tech) elkarlanerako asmoa du, MiiRAko gerentziaren arabera, “produktuaren etorkizuna ziurtatzeko”. Lankidetza horrek eragina izango luke hornitze katean eta muntatzeko gaitasunean; gainera, zuzendaritzaren arabera, handitu egingo lituzke mantentze-lanak hartzeko aukerak (ez bakarrik erreduktoreentzat, baita beste produktu batzuentzat ere). Zuzendaritzak Erdialdeko Europako eta Ekialdeko Europako merkatuak zabaldu nahi ditu, eta prozesuen …
Read More »Nafarroako ERRIGORAko olioa eta tomate frijitua, Euskal Baserriko lekaleak eta kantauri itsasoko arrain freskoa astean bitan CAFeko jangeletan urtarriletik aurrera
Jangela Batzordea sortu zenetik (2019) urtean, LABetik jangelako produktuen kalitatea hobetu eta bertakoproduktuak erabiltzeko proposamen konkretu desberdinak egin ditugu. Beste zenbait eskariren artean, bertako produktuen kontsumoa bideratu eta gainera Nafarroan euskarabultzatzen duen ERRIGORA herri ekimenaren bidez zenbait elikagai konkretu eskuratzea eskatu genuen; arrain freskoa maiztasun handiagorekin (ez soilik astean behin) eta Kantauri itsasokoa izatea, edo barazki izoztua eta aurreprestatuak baztertu …
Read More »Urriak 2, jangela batzordeko bilera berri bat
Ikasturte berri bati ekin diogu eta urritik aurrera 1.500 pertsona baino gehiagok erabiliko dugu egunero jantoki zerbitzua CAF Beasainen (udarako jardun jarraileko egunetan 400 pertsona inguru). Urteko ia egunen erdietan enpresan bazkalduko dugu. Hau bizi laboral osora estrapolatzen badugu, enpresako jantokietan kontsumitzen ditugun elikagaiek guregan duten garrantzia dimentsionatu dezakegu. Gainera, guzti honek ez dio gure osasunari bakarrik eragiten, eguneko 1.500 …
Read More »Azken ostiraleko mobilizazioa
Gaurkoan Gudari Egunarekin bat eginez, azken ostiraleko mobilizazio berri bat burutu du Enpresa Batzordeak. Beasaingo Sarrera Nagusiko obrak amaituta, bertan eraiki duten zubi berrian burutu da kontzentrazioa. Guztiak gure artean izan arte, preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA!
Read More »LABek zentroen arteko mahaia osatu du CAFen
LABek CAF taldeko hainbat zentrotan dituen ordezkariak joan den astelehenean, hilak 16, bildu ziren lantegi bakoitzaren egoera aztertu eta esperientzia desberdinak partekatzeko. CAFek trenbide-materiala eraikitzeko enpresa izateari utzi eta “mugikortasun iraunkorreko sistemen” enpresa izaera hartu du. Aldaketa hori ez da estetikoa soilik, eta dibertsifikazio-politika horrek langileen atomizazio oso kalkulatua eta lan-baldintzen prekarizazioa dakar lotuta. CAF taldeak gutxienez 18 enpresa ditu …
Read More »Bada garaia: preso eta iheslariak etxera, LANTEGIETARA!
Badira zenbait urte, Enpresa Batzordeak azken ostiraleroko mobilizazioa burutzen duela. Gizarte oso baten urte luzeetako borrokaren ondorioz euskal presoak Euskal Herriratzea lortu zen baino zoritxarrez oraindik hamarnaka dira Euskal Herriko espetxeetan preso segitzen duten euskaldunak. Baita euren etxetik milaka kilometrotara dauden iheslariak ere. Azken urte luzeotan Enpresa Batzordearen hileroko aldarria izan dena, orain egunerokoan presente izango dugu mural honen bidez. …
Read More »Azken ostirala: aldarrikapen bikoitza
Gaur ekainak 28, LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko nazioarteko eguna da eta aurtengoan ekaineko azken ostiralarekin bat egin da. Beraz, gaurkoan aldarri bikoitza izan dugu: euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeaz gain, LGTBI+ pertsonentzako kartzelak suposatzen duen zigor bikoitza ere salatu dugu. Gure artean, etxean izan arte, euskal preso eta iheslariak etxera, LANTOKIETARA!
Read More »Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu eta ebatzi du CAFek titulatuei ere antzinatasuna bosturteko gisa ordaindu behar diela
Duela bi urte (2022ko maiatzak 16an), LABek bultzatuta, Enpresa Batzordeak demanda kolektiboa jarri zuen langile titulatuei antzinatasuna ordaintzea eskatzeko, hau da, bosturtekoak gainerako langileei bezala ordaintzea eskatzeko. 2023ko urrian, gai horri buruzko epaiketa egin zen, eta urte bereko azaroan, Donostiako Lan Arloko 1º Epaitegiak, ukatu egin zuen gure eskaera, eta arrazoia eman zion enpresari. Horren aurrean, ados ez geundenez eta …
Read More »