Gaur arratsaldean Amnistia Internacional Euskadi erakundeak antolatuta, CAFek Palestinako lurralde okupatuetan eraikitzen ari den trenari buruzko mahai ingurua izan dugu Beasaingo Udaleko batzar aretoan.
Bertan lau parte hartzaile izan gara: Cecilia Denis Amnistia Internacional elkarteko kidea, Juan Hernandez Zubizarreta EHUko zuzenbide irakasle erretiratua, azken urte luzeetan Durangon bizi den Anis Hawari Palestinar errefuxiatua eta Aitor Martinez Barayazarra LAB-CAFeko kidea.
Aitorrek CAFek proiektuaren lehiaketan parte hartuko zuela jakin genuenetik Enpresa Batzorde gisa eman ditugun pausoak azaldu ditu.