Lanerako Mugikortasun Plan baten beharra agerian
Abenduan zehar burututako inkestan 500 erantzunetik gora jaso genituen, beraz hasteko eskerrik asko parte hartu zenuten lankide guztioi. Benetan baliogarria zaigu zuen ohituren berri eman izana.
Bestalde, jasotako emaitzetatik 4 ondorio nagusi atera ditugu:
- Gaur egun autoa dela garraio biderik erabiliena.
- Derrigorrean autoa erabiltzen duten askok garraio bidea aldatuko luketela baldin eta autobus zerbitzua ahalbidetuko balitzaie.
- Aukera izanda ere ohikoan bizikleta erabiltzen ez dutenenen erdiak baino gehiagok ibilgailu honen alde egingo lukete baldin eta honen erabilera nolabait sustatuko balitz.
- Garraio jasangarriaren erabilera sustatzearen alde dauden pertsonen gehiengoak (%80ak) segurtasun gailu edo zerbitzu ezberdinen bidez egingo luke.
Azkenik, urtarrilaren 28an bilduko den Mugikortasun Batzordearen esku jarriko ditugu bildutako datu guztiak eta Lanerako Mugikortasun Plan baten beharra aldarrikatzen jarraituko dugu.