Maiatzak 1

Borrokatu, matxinatu eta irauli Euskal Herria

Herritarrok pobretzeko –soldatak, babes soziala, zerbitzu publikoak- eta geure burua defendatzeko tresna barik uzteko –erreformen bitartez- estrategia oso bat dauka martxan kapitalak. Honen aurrean, gure herri eta eskualdeetan indarrak batzeak itzelezko garrantzia dauka.

• Euskal Herri osoa emerjentzia egoeran dago.Horrela sinistarazi nahi diguten arren, emerjentzia egoera hau ez da krisiaren emaitza, baizik eta krisiaren aitzakiaz aplikatzen ari diren politiken ondorio zuzena.

• Erasoak etengabean datoz. Madriletik plan oso bat ezartzen ari dira, kapitalismorik basatiena ezartzeko. Plan hau langile klasea pobretzean eta bere burua defendatzeko bitartekorik gabe uztean oinarritzen da. Horretarako legeak, dekretuak eta abarrak bata bestearen segidan datoz ostiral-ostiralero. Iruñea eta Gasteizko gobernuek zuzenean ezartzen dute handik agindutako guztia eta, horretaz gain, bide berdinetik datozen neurriak ere aplikatzen dituzten euren eremuan.

• Politika horiek aldatzera behartu behar ditugu. Horixe da modu bakarra herri moduan eta herritar moduan etorkizun duina izan dezagun eta sartu nahi gaituzten zulo beltzetik irten gaitezen. Ez dugu partxerik nahi. Ez dugu erdibiderik nahi. Benetako aldaketa politiko eta sozial sakona nahi eta behar dugu. Eta horixe borrokatzera goaz! 

• Euskal Herriak bere bidea erabaki behar du.Euskal langileok eta herritarrok erabak behar dugu zertan oinarritu behar den bide hori. Horixe da modu bakarra erabakiak gutxi batzuen artean gutxi batzuentzako hartu ez daitezen. Benetako aldaketa langilerik bultzatuko du edo ez da benetakoa izango. Aldaketa espainiar hondamendiaren eta inposaketaren kateetatik askatzeko. Aldaketa gure eskubideak errespetarazi eta jendarte justua lortzeko.

• Euskal Herria irauli behar dugu. Horretarako indarrak bildu, mobilizatu, altxatu, matxinatu eta gure eskualdeen etorkizuna defendatuko dugu, euskal langileriaren oraina eta etorkizuna defendatzeko. 

 

Aurtengoan Goierri garaia eta  Goierri behekoak Ordiziatik Beasaina joango den manifestazioa burutuko  dugu.

Gogoratu, datorren asteazkena maiatzak 1, eguerdiko 12tan denok  Ordiziko plazan egingo dugu topo.

Borrokatu,  matxinatu eta irauli EUSKAL HERRIA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.