Lan osasuneko ordezkarion eta arduradunen artean izan dugun azken ibilgailuetako bileretan, begietako istripuen gorakada nabarmena eman dela ikusi dugu 3. sailean. Azken hiru hilabetetako datuak aztertuz (01-01-2015 / 31-03-2015), begietako istripuak bikoitza baino gehiago igo direla ikusi genezake.
Oso kezkagarria iruditzen zaigu begietako istripuen datuak horrelako gorakada bat izatea, non gainera azken urteetako eboluzioa ikusi ez gero, nabarmen hobetzen ari ginen puntu bat dela ikusi dezakegun. Uste dugu betaurrekoen erabileran zein begietako istripuen arloan pausu handiak eman ditugula, beraz datu honi atentzioa jarri eta azken urteetako joerari eusten saiatu beharko genuke.
Honen aurrean, Lan osasuneko ordezkariok zein 3. saileko lantaldeak, gai honen inguruko lanketa bat astea erabaki dugu istripu hauen igoeraren zergatia zein den aztertu eta ekidin asmoz. Hurrengo asteetan galdeketa bat ipiniko dugu martxan, horrela egon daitezkeen egin beharreko hobekuntzetan eraginez eta baita betaurrekoen erabileraren garrantzia eta kontzientziazioa bultzatuz.
Lanpostuan ere zaindu zure begiak.
- Saileko Begietako istripuen eboluzioa (sehi hilabete).
- Sail guztietako begietako istripuen azken urteetako joera orokorra.