Ikasturte berri bati ekin diogu eta urritik aurrera 1.500 pertsona baino gehiagok erabiliko dugu egunero jantoki zerbitzua CAF Beasainen (udarako jardun jarraileko egunetan 400 pertsona inguru).
Urteko ia egunen erdietan enpresan bazkalduko dugu. Hau bizi laboral osora estrapolatzen badugu, enpresako jantokietan kontsumitzen ditugun elikagaiek guregan duten garrantzia dimentsionatu dezakegu. Gainera, guzti honek ez dio gure osasunari bakarrik eragiten, eguneko 1.500 menu horien inpaktu ekonomiko, sozial eta ekologikoa inguruan nabarmena izan daiteke.
Horretaz jabetuta, LABen urteak daramatzagu aldaketak bultzatzen, gertuko eta kalitatezko produktuen erabilera sustatzen, hobetzeko tartea handia dela uste baitugu.
Datorren urriaren 2an berriro bilduko gara enpresarekin gai hau aztertzeko. Zuzendaritzak hainbat eskaera zehatz erantzuteko konpromisoa hartu zuen, besteak beste, astean bitan Kantauriko arrain freskoa eskaintzea (gaur egun asteazkenetan bakarrik eskaintzen dute) eta Nafarroako Errigora ekimenaren bidez arroza, tomatea, lekaleak eta abar eskuratzea.
Hurbileko produktua eskainiko duen jantoki baterantz urratsak eman behar dira, gure instalazioetan bertan genero freskoa, bertan prestatu eta sukaldatua eskainiko duena.
Jangelako batzordearen bileran (urriaren 2an) enpresak bide horretan aurrera egitea espero dugu.