Gernika-Palestina elkarteak deituta mobilizazio eguna izango da urriaren 21an Euskal Herriko luze zabalean Palestinarren aurka Israel burutzen ari den genozidioa salatzeko.
CAFen ere deialdi horrekin bat egin du Enpresa Batzordeak eta 10:00tatik 10:30tara lanuztea deitu du eta horiek baliatuz bi elkarretaratze burutuko ditu 3. saileko goardaren garitaren ondoan bata eta Biltegi Nagusiaren aurrean bigarrena.
Horrez gain, arratsaldean hainbat eta hainbat herrietako udaletxea aurrean mobilizazioak deituta daude.
Langile guztiei dei egiten diegu bai enpresan bertan eta baita handik kanpora ere deituta dauden mobilizazio guztietan parte hartzeko.