TALDE BURUAK

Ziklikoki gertatzen ari den moduan, orain taldeko buruzagitzarekin lotura duen arazo bat berriz azaleratu da. Hasiera batean, talde buruak izendatzeko moduak sortu zuen nolabaiteko eztabaida; izan ere, ustez izan beharko lukeen eginkizunarekin bat ez etorriz, aipatu buruzagitzak pizgarri moduan ematen zitzaizkien errodajeetako unitatean bi tornuren ardura hartzeko prest zeudenei. Kasuistikari erreparatuz gero, ardura-egoera horretan denboraldi batez egon ziren hainbat langileren artean, batzuei buruzagitza hori eman zitzaien eta besteei ez. Azken horiek enpresa auzitara eraman zuten, nahiz eta emaitza ez zen haien aldekoa izan.

Gerora, arazoak aipatu buruzagitza finkatzearekin sortu ziren; legeak dioenaren arabera, urtebete igarota buruzagitza hori finkatu edo erretiratu beharra dago. Horretan ere, kasu batean, enpresak ez zion aipatu talde-buruzagitza finkatu nahi izan urtebetetik gora eginkizun horretan egon zen langile bati. Kasu horretan, LABk berriro ere enpresa auzitara eraman zuen; epaileek, langileari arrazoia emanda, enpresa talde-buruzagitza finkatzera behartu zuten.

Azkenaldi honetan, nahiz eta LABk oraindik ere zalantzak egin talde-buruak aukeratzeko moduarekin, buruzagitzari dagokion plusa ordaintzeko modua izan da gaia berriro mahai gainean jartzera behartu gaituena. Antzinatik aplikatzen zen irizpidearen kontra, momentu batean enpresako Zuzendaritzak pertsona bati eginkizun hori bere gain hartzea proposatzen zion unetik beretik zegokion plusa ordaintzeari utzi zion. Hasiera batean, egoera horretan zeuden pertsonek ez zioten enpresari ezer erreklamatu, bai ezarrita zegoen irizpidea ezagutzen ez zutelako, bai beldur zirelako erreklamazioa jartzeak kargua finkatzerakoan ondorio negatiboa izan ote zezakeen.

LABn horren berri izan genuenetik, eta zerbitzu juridikoekin kontsulta eginda, argi izan genuen aplikatzeko modu hori legez kanpokoa zela, legeak ezartzen baitu diru-ordainketa bat aitortua duen eginkizuna betetzen hasten den unetik beretik ordaindu beharra dagoela edozein plus. Horregatik guztiarengatik, Zuzendaritzari galdegiten genion berehala zuzen zezala jokabide hori, berriro auzietara joan beharrik ez izateko.

Oraingo honetan, zuzendaritzak eskaerari baiezkoa eman zion, eta halaxe jakinarazi zion Enpresa-Batzordeari. Era berean, jakinarazi zuen ia 30 kasu zituela identifikaturik, eta horiei zegokien kopurua ordainduko ziela, gehienez ere urtebeteko atzeraeraginarekin. Hortaz, egoera horretan egon litezkeen langile guztiak bultzatu nahi ditugu beren egoera berrikustea eska dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.