SOS Rafah STOP Genocidio

LANGILEOK PALESTINAREKIN!

Maiatzak 17rako EAE eta Nafarroako hainbat sindikatuk deitutako mobilizazio egunarekin bat eginez, Beasain eta Irungo lantegietan ere beste hainbeste ekimen burutu ditugu.

Horrela, Beasaingo lan zentroan langile batzar informatibo jendetsu bat burutu dugu goizeko 10:00tan. Bertan aipatutako sindikatuek adostutako irakurketa bateratua irakurri da.

Batzarraren ondoren elkarretaratze bat burutu dugu enpresako sarrera inguruetan.

Irungo lan zentroan berriz, bi orduko lanuztea burutu dugu eta hemen ere enpresako sarreran elkarretaratu gara Israel burutzen ari den genozidioa salatu eta Palestinar herriari gure elkartasuna adierazteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.