Azken hilabeteotan 4. sailean ezartzen ari diren industrializazio modelo berriak ezinegona sortu du langilegoaren artean. Honi irtenbidea bilatu nahian, Enpresa Batzordetik hainbat eskaera zehatz bideratu zitzaizkion Zuzendaritzari eta horretarako bilera bat deitzeko eskatu ere bai.
Gatazka honekin lotuta, hainbat protesta ekintza burutu ditugu azken egunotan. Hala nola, gaur goizean 10 minutuko protesta zaratatsua burutu dugu langileen parte-hartze masiboarekin.