Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu

Bilboko kaleetan egoera hau gainditzeko aukera dagoela erakutsi dugu, langileon aldarrikapenak kalera atera ditugu. Ez da makala orain arte egin dugun bidea, baina asko dago oraindik egiteko. Hala erakusten du sindikatuaren agendak. Aste osoan zear hamaika hitzordu ditugu Euskal Herriko txoko guztietan prekarietateari hortzak erakusteko. 

INDUSTRIA
Ekainaren 3an, eskualdeetan egingo diren mobilizazioetan industriako aldarrikapenei tartea egingo zaie, besteak beste, ETTen kontrako ekimenak egingo ditugu eta kontratazio berrietan ematen den diskriminazioa salatuko dugu.

Kotxekarabana:

  • 09:30etan Legazpiko industriagunetik hasita.
  • 12:30etan Adunako Unipapel enpresan amaituko da. Ondoren elkarretaratzea.

borrokaAstea

Bestalde, Milaka euskal herritar batu ginen Bilbon pasa den larunbatean, botere ekonomikoaren erdigunean, inposatu diguten prekarietatea salatu eta alternatibak aldarrikatzeko. Enplegatu ala langabe, ikasle, pentsiodun, emakume, migrante, etxeko langile, lanpostuen defentsan borrokan garen lagileak, kontratu partzialak ditugunak, behin behineko kontratudunak ala kontratu gabekoak, zaintza lanetan dihardugunak… denak elkarturik erakutsi dugu Euskal Herrian badugula nahiko indar emergentzia sozialari aurre egin eta eredu sozioekonomiko berri bat eraikitzeko. Hona irudiak…

https://www.youtube.com/watch?v=Qss1ne3o-pQ&feature=youtu.be

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.