Presoen Aldeko CAFeko Lagunen eskaerari erantzunez eta gehiengo sindikalak egin moduan, CAFeko Enpresa Batzordeak gehiengoz (LAB, ELA eta ESK alde eta CCOO abstenitu) dei egiten die langile guztiei datorren larunbatean urriak 20, arratsaldeko 17:00etan Donostiako Antiguoko tuneletik abiatuta Orain Presoak lelopean SAREk deitutako manifestaldian parte hartzera.