Neurrien murrizteak CAFen ere hasi behar da
Prebentzioko ordezkariok uste dugu, gizartean ematen ari den bezala, CAFen ere egoera pixkanaka normalizatu behar dela, eta gradualki lasaitu egin behar direla “Covid 19” pandemiaren ondorioz aplikatutako salbuespenezko neurriak eta dagoeneko amaituta dagoen alarma egoeraren neurriak.
Gainera, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialen arabera, pandemiaren bilakaera oso positiboa izaten ari da. (2021/06/02)
Bilakaera horren aurrean, administrazioetatik hainbat neurri hartzen ari dira, eta fase bakoitza eguneratzen. CAFen ere aurrera egin behar dugu, horrela izan ezean, langileen osasuna babesteko hartutako ustezko neurriak ekintza murriztaile soilak direla ulertzen dugu langileok.
Langileoi neurri horiek betetzeko eskatzen zaien ahalegina kontuan hartuta, gure ustez, neurri horiek gizartearen errealitatearekin bat etorriz arindu behar dira.
Enpresa Batzordetik honako hau planteatzen dugu:
- Tailer guztietako sarrera franja kenduko da.
- Sarrera mailakatuak kenduko dira.
- Aldagelen eta zerbitzuen gehieneko edukierak berraztertzea. Edukiera handitzea, maskararen derrigortasuna mantenduz.
- “Covid” arrazoiengatik aktibatutako txandak kentzea.
- Kafe-makinak irekitzea, edukiera mugak aztertuta.
- Ogitartekorako guneak irekitzea. (txandak eta garbiketa aztertuz)
- Dutxen irekiera aztertzea.
- Jantokiak martxan jartzeko plana eta data zehatza argitzea.
CAFeko deseskalada planifikatzea eta aste honetan bertan aurkeztea eskatzen dugu.
Prebentzio-neurri orokorrak dauden bezala mantentzea planteatzen dugu: tenperatura, distantzia, norbera babesteko ekipamenduen erabilera, garbiketa…
BEREHALAKO URRATSIK EMATEN EZ BADA, BESTE PRESIO BIDE BATZUK AKTIBATUKO DITUGU.