LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2013

HITZALDIKO PARTE HARTZEAK “INGURUMEN OSASUNA”

Iñaki Olano. Ingurumen teknikaria eta Ingurumen, Lan eta Osasun Sindikatu Institutuaren (ISTAS) ingurumen-hezkuntzaren arduraduna.

Ingurumen-osasuna babesten langileek duten parte-hartzea.

Langileen parte-hartzea beharrezkoa da enpresen ingurumen-jokaeraren hobekuntza sustatu eta horretan laguntzeko, baita ekoizpen-jardueren iraunkortasuna sustatzeko ere.

Herritar- eta industria-kontzentrazioek, Goierrin gertatzen den moduan, industria-igorpenak eta -isuriak zorrotz eta modu arduratsuan kudeatzea eskatzen dute.

Gainera, CAFen moduko enpresek ere adibide izan behar dute alor horretan, etengabeko ingurumen-hobekuntzako politikari eutsiz

Jesús Ibarluzea. Biologian eta Psikologian lizentziatua. Osasun Publiko, Osasun eta Ingurumenean doktorea.

 

Gipuzkoan Haurtzaro eta Ingurumen Proiektua (INMA) garatu da, eta horren helburua ingurumen-kutsaduraren ondorioak aztertzea da: kutsadura kimiko eta fisikoak umetoki-barneko garapenean eta garapen fisiko eta neuropsikologikoan haurtzaroko lehen urteetan.

Helburu hori betetzeko, Zumarragako Ospitalean erdituko ziren emakumeak identifikatu zituzten eta, azterketaren berri emandakoan, haurdunaldian amaren jarraipena eta gero haurrarena egitea proposatu zitzaien: jaiotzean, urtebetera, bi urtera eta 4 urtera.

Aldi berean, etxebizitza barruko kutsatzaileak eta kutsatzaile atmosferikoak, eta kontsumo-ur eta komuneko kutsatzaileak monitorizatu zituzten. Dietari buruzko eta haien aldaketei buruzko galdetegi sakonak egin, eta amaren lagin biologikoak hartu zituzten: odolekoak, gernukoak, azazkalekoak, ilekoak, plazentakoak, oritzekoak. Baita umearenak ere: zilbor-hesteko odola, ilea, listua eta gernua.

Lagin biologiko horietan hainbat kutsatzaile zehazten dira, eta horiek kutsatzaile atmosferikoekin eta garapenean izan ditzaketen ondorio kaltegarriekin lot daitezke.

Aitana Lertxundi. Ingurumen Zientzietako lizentziatua eta doktorea.

Kutsadura atmosferikoa eta osasuna. Kutsadura atmosferikoa Goierrin eta Urola Garaian eta Erdian.

Kutsadura atmosferikoa INMA proiektuaren zati garrantzitsua da. Azterketan hainbat kutsatzaile tradizional aztertu dituzte: nitrogeno oxidoa, ozonoa eta neurri txikiko partikulak (PM 2.5), baina hainbat osagai lurrunkorri buruzko informazioa ere jaso dute: bentzenoa, xilenoa eta abar.

Garatutako lanari esker, gaur egun, udal-bilguneetako eta eskualdeetako kutsatzaile nagusien bilakaera ikus daiteke denboraren arabera zehaztuta. Azterketa-eremuan bizi den norbanako bakoitzaren araberako mailak finkatzea ahalbidetzen diguten espazio-ereduak ere garatu dituzte.

Gure ingurunean interes gehien duten kutsatzaileak neurri txikiko partikulak (PM 2.5) eta haiei lotutako kutsatzaile kimikoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.