Napoliko metrorako kontratua

CAFek Napoliko Udalarekin hiriko metroko 1. linearako 6 kotxeko 10 unitate hornitzeko kontratua sinatu du. Kontratu horren lehen entregak 2019. urtean egingo dira.

 

Proiektuak 90 milioi euro inguruko bolumena du eta 2016. urtearen erdialdean behin-behinekoz eman zuten esleipenaren berri. Kontratuak, gainera, beste 10 tren hornitzeko aukera jasotzen du.

 

CAFek presentzia handia du Italian eta garatutako proiektuen artean azpimarratu beharrekoak dira hauek: Erromako metrorako egindakoak; Barirako eta Friuli Venezia Giuliako iparraldeko eskualderako (horiek, era berean, Alpeez bestaldeko eskualde horren eta Austria eta Esloveniaren arteko konexioa eskainiko dute) aldirietako unitateak; diesel-trenak Sardiniako eskualdeko lineetarako; eta E-401 tren-makinak birgaitzeko lanak Trenitaliarentzat.

 

Iturria: CAF

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.