Mugikortasun jasangarria sustatuz

Lanera modu jasangarrian etortzeak saria izango du

LABen ekimenez 2025ko urtarriletik aurrera lanera modu jasangarrian etortzeak saria izango du Beasaingo eta Irungo CAFen. Etxetik lanerakoa eta itzulera oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo auto partekatua erabiliz egin eta ibilbide horiek erregistratzen badituzu, zuzeneko saria jasoko duzu.

Gainera, enpresak sarietarako aurreikusitako 10.000€ko aurrekontua bikoiztu eta 2025rako 20.000€ inbertitzea lortu dugu.

Horrela, oinez edo bizikletaz egindako 40 bidaiako, Goierri edo Bidasoa eskualdeetako kirol denda ezberdinetan kontsumitu ahalko duzun 10€ko bale bat eskuratu ahalko duzu. Beste modu batetara esanda, 20 egunen buruan bale bat eskuratzeko aukera daukazu. Garraio publikoan egiten baduzu, 60 bidaia edo 30 egun beharko dituzu eta aldiz auto partekatua baliatzen baduzu 100 bidaia edo 50 egun.

Ibilbideak erregistratzea oso sinplea da; soilik mugikorretarako CICLOGREEN aplikazioa deskargatu eta CAFWIN kodearekin erregistratu beharko gara. Ondoren, ibilaldi bakoitzaren hasieran eta amaieran sakatuko dugu.

Jasangarritasunaren bidean, eman pausoa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.