CAFen ditugun ordutegi ezberdinak kontuan harturik, hauetako zenbait egokitzea erabaki dugu, beti ere lanuzteen eta mobilizazioen arrakasta bilatu nahirik. Mobilizazioak ondoko hauek izango dira: CAFeko langileetariko inork ordu estrarik ez egitea. Azken asanbladan adostu zen bezala. Abenduaren 4, 5, 6 eta 10erako 4 orduko lan uzteak egunero. Asteartean, abenduaren 4 goizeko 7:30tan, bulego nagusien aurrean bilduko gara berriro ere, 9:00etan enpresarekin bilera izango dugularik. Egunero, lan uztea amaitu baino lehen enpresa batzordeak jakinaraziko du hurrengo eguneko mobilizazio planteamentua eta konzentrazio lekua.
LANALDI MURRIZKETAK ETA LANALDI BEREZIAK
Kasu hauetarako, aurreko astean argitaratutako baldintzak mantentzen dira.
ENPRESA BATZORDE HONEK EZ DU ORDUEN DISFRUTEAREKIN EZTA ORDU ESTREKIN TRANPARIK ONARTUKO!! |