GIPUZKOAKO METALEKO HITZARMENA

Astelehenean, ekainak 9an Gipuzkoako metaleko mahaia bildu zen.  ADEGIK beste behin patronal atzerakoienen jarrera erakutsi du,  Gipuzkoako langileok eta baita hainbat enpresa buruk  eskatzen dutenaren aurka jarraitzen du eta ez du pausurik eman nahi metaleko hitzarmen probintzialaren inguruan.  Erregulazio eza eta erreformen eraginean utzi nahi ditu hainbat eta hainbat enpresa, konfrontazioa eta eskubide zapalketa bultzatuz.

LABek akordio bat lortu asmotan aurkeztutako proposamena argia da:  

2015eko abenduaren 31a arteko indarraldia

Hitzarmenaren egungo balditzei eutsi.

KPIaren soldata igoera urtero.

3 urteko ultraktibitatea.

 Azken erreformen aurkako blindajeak.

 ADEGI

LABek proposamen hau sektoreko hainbat enpresa burururekin elkarbanatu eta eztabaidatu du. Baldintza hauek onargarriak izateaz gain, enpresen egonkortasunarentzat beharrezkoak direla deritzote eta hala ikusten da herrialdeko hainbat eta hainbat enpresetan sinatzen ari diren akordioetan ere. Enpresariei beraien aginduak bete ditzatzen gomendatzen dieten bitartean, ADEGIko buruek, Gibelalde kasu, sektoreko mahaian proposatu direnak baino askoz eduki hobeak dituzten akordioak lortzen ari dira euren enpresetan.

Beraz, zein da Adegiren helburua? Zein ordezkatzen du?

 Kontraesan gehiago; Gipuzkoan beste hainbat sektoretan herrialdeko hitzarmenak sinatu dira, hala nola PAPERGINTZA, GASOLINDEGIAK, KOMERTZIOA…

 Zein da ADEGIren helburua? Zergatik sektore hauetan BAI eta metalean EZ?

 

Gainerako sindikatuei deia

LABek gainerako sindikatuei dei egiten die sektoreko hitzarmenaren defentsa egin dezaten, berau Gipuzkoako metalurgiko guztion erreferente izan dadin eta enpresetan beronen azpitik dagoen ezer sina ez dadin.

 Horretarako CCOO eta UGTri dei egiten diegu LABekin adostea lortu zuten proposamena defendatzen segi dezaten.

ELAri, Metaleko sektoreko sindikatu nagusiena den heinean, Gipuzkoako Metaleko herrialdeko hitzarmena sinatu dadin erakutsi duen interes gabezia zuzendu eta beronen alde apustu egin dezala (garbiketako sektorean egin zuten bezala. Garbiketakoan BAI eta metalean EZ?).

 LABek langile klasearen eskubideen defentsan jarraituko du, herrialdeko hitzarmenaren alde borrokan enpresa handi zein txikietan, LABeko afiliatuak egon edo ez (eta hauteskunde sindikaletako kanpainan egon edo ez) denetan langile duintasunak merezi dituen gutxienekoak errespeta daitezen. Horretarako beharrezkoa da langile klaseak baturik eragitea.

 Dei egiten dizuegu langile zein sindikatuoi gure lagun, senide edo kide ditugun 55.000 langileren baldintzak duinak izan daitezen hurrengo egun eta asteetan hitzarmen probintzialaren alde burutzen ditugun iniziatibetan pare hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.