Maiatzak 1: Langileok martxan, eskuBIDEAK aktiBATUZ!!

0257f718-c66a-471c-a0a9-555ebcd35a74Goierriko eta Tolosa aldeko LAB sindikatua Langileok Martxan eskuBIdeak aktiBatuz Euskal Herria prekarietatearen aurka lelopean, kalera aterako da Maiatzaren Lehenean. Urretxun eta Zumarragan egingo dute manifestazioa Zumarragako Arcelorreko langileei elkartasuna adierazteko. 12:00etan egingo dute Potros plazatik abiatuta.

Manifestazioaren aurretik, bi auto karabana egingo dituzte 10:00etan  hasita. Karabana bat Tolosako Usabal kiroldegitik abiatuko da eta bestea Beasaingo anbulatorioko aparkalekutik. Bi auto karabanak elkarrekin joango dira Urretxura eta Zumarragara.

Prekarietatearen aurka

LAB sindikatuko kideek gaur Beasainen egin duten agerraldian adierazi dutenez, “sindikatua, langile klasearekin batera martxan da prekarietatearen aurka. Eguneroko arazoei eta gatazkei erantzuten jarraitzen dugu, eta horrez gain, ekintza sindikala eraberritu eta indartu dugu”. Era horretan, “Langileak Martxan eskuBideak aktiBatuz ideiarekin eskubideen inguruan lantokietan garatzen ari garen lerroari isla eman nahi izan diogu, baita bideak batzeko beharrari ere, hau da, langileon fragmentazioa, indibidualizazioa gainditzeko beharrari”.

Haizea Mendiak irakurritako testuak gaineratu duenez, “bizi dugun larrialdi egoera atzean uzteko beharra agendaren erdigunean kokatu dugu. LABen ustez prekarietatea eta pobreziarekin amaitzeko bide bat eta bakarra dago: lan mundua aldatzea eta aldaketa soziala bultzatzea. Eta langileok badugu indar nahikorik horretarako”.

Langileen borroka

Aldaketan eragiteko langileen borrokaren bidez, prekarietatea eta pobrezia gainditzea “agenda politiko instituzionaleko lechen lerroan kokatzea” lortu behar dela uste du LABek. “Azken batean lan munduaren egoera ez da arazo laboral bat, inposatu zaigun eredu sozioekonomiko jakin baten ondorioa baizik”.

Zumarragako Arcelor Mittal

Zumarragako Arcelor Mittalen itxiera adibidea jarri dute mahiaren gainean; zuzeneko 350 eta zeharkako beste 250 lanpostu suntsituko dituena. “Industria politika zehatz baten ondorio da. Instituzioek multinazionalei eskura jartzen dieten lan legeriaren ondorioa”.

Era horretan, “elkarlanaren bidetik egoera sozioekonomikoa aldatzeko behar ditugun tresna, dinamika eta lerroak garatu” behar direla dio LABek; “mobilizazio soziala horren ardatz izan behar da”.

Jatorrizko albistea: http://goierri.hitza.eus/2016/04/25/lab-sindiaktuak-urretxun-eta-zumarragan-egingo-du-maiatzaren-1eko-manifestazioa/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.