Enpresa Batzordearen prentsa oharra
Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordetik adierazten dugu datorren ostiralean, MAIATZAK 10, goizeko 10:00etatik 12:00etara CAFeko langileok bi orduko lanuztea egingo dugula eta tarte horretan enpresako Sarrera Nagusitik (Amiantoaren eskulturan) abiatuta MANIFESTAZIOA burutuko dugula Beasaingo kaleetan zehar AMIANTOAK HIL EGITEN DU! lelopean.
Manifestazioa CAFeko sarrera nagusi ondoan (amiantoaren eskulturaren aurrealdean) amituko dugu bertan trengintza sektorean lan egiten dugun hainbat enpresetako batzordeok adostutako manifestu bat irakurriko dugularik.
Trengintzako sektorean ere amiantoak ondorio larriak ekarri ditu langileen osasunean, mineral horrekin lan egin izanaren ondorioz biktima kopurua geroz eta altuagoa da. Trengintza sektorearekin lotutako enpresa askotan jasaten ari gara guzti honen eragina, haietako asko gainera heriotzaraino. Guzti honek agerian uzten du administrazio publikoek eta sektoreko enpresek beren gain hartu beharreko arazo larria dela.
CAFeko langile guztiei lanuztea burutu eta manifestazioan parte hartzeko deia egiten diegu. Horretaz gain deialdi berezia luzatzen diegu amiantoak eragindako langileei, euren senide eta lankide ohiei ere manifestaldian parte har dezaten. Era berean gonbidapena luzatzen diegu instituzio publikoei, alderdi politikoei, sindikatuei eta amiantoaren biktimen elkarteei.
Bide batez medio desberdinei ere bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
CAFeko Enpresa Batzordea