LANGILETIK ENPLEGATURA???

Duela gutxi Enpresa Batzordeak, ELA, CCOO eta ESKren gehiengoz, langile taldekoak diren eta enplegatuen lanak burutzen dituzten edo etorkizunean burutuko dituzten langileentzat talde profesionalen aldaketa nola erregulatuko den sinatu zuen.

Urtebete baino gehiagoko negoziaketa izan du aurrekari gisa akordio honek eta hauek dira LABek AKORDIO HAU EZ SINATU IZANAREN ARRAZOIAK:

1. Enplegatuen taldera pasatu ahal izateko beharrezkoa izango da langileak lan egiten duen departamentuaren eta Giza Baliabideen onespena. Zer gertatuko da aldaketa eskatzen ari den langile bati bere departamentuak edo GG.BB.ek onartzen ez badiote? enpresa epaiketa bidean jartzeko aukera murriztua edo ezerezean geratzen da Batzordearekin akordio bat dagoelako.

2. Enplegatuen taldeko kategoriarik baxuenera emango da aldaketa (auxiliar). Ez da kontutan hartuko langileen taldean lortu den kategoria. Onartu al dezakegu 10 urte 2. mailako ofizial gisa daramatzan langile bat (2 urte soilik falta zaizkionean 1. mailako ofizial izateko) auxiliar izatera pasatzea eta berriro ere igoeren ibilbide guztia egitera behartzea?

 

3. Soldata mailan galerarik ez dagoen arren, soldata hau ez da igoko langile kategorian genuen soldata baina altuagoa duen kategoria batera iritsi arte.

o Adibide erreala: 2012ko urritik enplegatu lanak burutzen ari den eta 85 p.o.ko aktibitatea duen 3.mailako ofizial baten kasua. Orain enplegatu-auxiliar izatera pasatzea proposatzen diote. 2.mailako ofizial izatera pasatzeko hilabete gutxi falta zaizkiola kontutan hartuta, gutxienez 18 urte pasa beharko ditu enplegatuen taldean, langile kategorian kobratuko lukeen soldatara iristeko. Honi gehitu behar zaio 1go mailara pasatzeko “igoera sistema” 2019an iraungitzen dela eta horregatik ez dago bermatua 1go mailara igoko denik ere.

LANGILETIK ENPLEGATURA 

**Langile honek proposamena onartzen badu 3.mailako ofizial bezala kobratzen jarraituko du 2.021era arte gutxienez. Proposamena onartzen ez badu langileen kolektiboan jarraituko du enplegatuen lanak burutuz eta promozionatzeko aukera oso gutxirekin. Enpresa epai bidean jarri nahi badu, oso aukera gutxi izango ditu, Enpresa Batzordeak akordioa onartu egin duelako.

4. Akordioak dio talde profesionalen arteko aldaketa borondatezkoa izango dela, baina, adibidez, 1go mailako soldatzailea izanda enplegatuen taldera pasatzen bazara kategoria baxuenera pasatzen zara eta soldatzaile gisa gelditzen bazara enplegatu lanak eginez oso zaila da soldatzaile bezala promozionatzea. Borondatezkoa, baina aukera bat egin beharra daukazu eta ez bat eta ez bestea ez zaizkigu onak iruditzen. 

5. Azken finean, Batzordearen gehiengoak akordio atzerakoi bat sinatu du. Baliteke orain aldaketa hau eskatzen ari diren batzuentzat positibo kutsua izatea, baina gaur eguneko egoera batzuetan ere negatiboki eragiten du eta seguruenera baita etorkizunean ere.

6. Gainera 2012ko lan erreforman inposatutakoari erabat laguntzen dion akordio bat sinatu da. Erreforma horrek kategoria profesional guztiak ezabatzea du helburu eta sindikatu guzti hauek behin eta berriz salatu dute inposaketa hori.

Amaitzeko, oso txarra eta arazo dezente ekarriko dituen akordioa dela deritzogu. Gu ados gaude enpresari eta langileari mesede egiten dien lanpostu aldaketekin, baina ez gaude ados eskubide zapalkuntzarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.