LANGILEOI BEGIRUNEA

Bada denbora Enpresa Batzordetik 4.saileko arduradun nagusien jarrera salatzen dihardugula. Inolako keinu edo eta aldaketarik ikusi ordez, langileon artean sumatzen da giroa txartu besterik ez dela egin azken aldian.

Badira 4.sailean konpondu edo txukundu beharreko zenbait arazo. Badira guztion artean zuzendu beharreko zenbait jarrera eta aurrez datozen zenbait inertzia aldatu beharra ere. Langileon inplikazioa bilatu beharrean, zentzurik gabeko txikikerietan galtzen ari dira, langileon parte hartze sentimendua zailduz eta giroa gaiztotuz.

4. sailean ekaineko lehen astean burutuko diren mobilizazioekin, sail honetako arduradunen jarrera salatu nahi dugu. Langileon arteko giroa hobetzea ezinbestekoa da, mando zein enkargatu, sail buru zein edozein gremioetako ofizial, guztion artean egunerokotasun bideragarri eta lanerako giro atsegina sortzea ezinbestekoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.