Ordubeteko lanuztea 4. saileko arduradunen jarrera salatzeko
Azken hilabeteetan 4. Sailean giro nahasten ari da. Egunerokotasuneko arazoak konpondu ordez, txikikerietan denbora galtzen duten arduradunek sortu dute nahasmen hau.
Langileonganako zentzurik gabeko kontrola amaitu behar da, mandoei polizia lana ezartzeko asmoa amaitu behar da, errespeturik gabeko jarrerak amaitu behar dira. Arazo puntualik balego, konpondu dezatela era puntualean.
Gaur Giza Baliabideetako arduradun nagusien aurrean burutu dugu Konzentrazio hau. Azken finean, 4. Sailetik haratago, erantzule nagusiak bulego hauetan daude eta beraien esku ere badago egoera zuzentzea.