LAN OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2015

Urtero legez, apirilaren 28an ospatzen den Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Prebentzio Delegatuok deituta CAFen langile batzarrak burutu ditugu gaur LANERAKO MUGIKORTASUNA, JASANGARRIA ETA SEGURUA goiburupean.

Batzar hauetan bi ponenteren parte hartzea izan dugu: Albert Vilallonga eta Edorta Bergua.

Albert Vilallonga ISTAS institutuko mugikortasun teknikoa, gai honen inguruko hainbat puntu oinarrizkoz hitz egiteaz gain,  Europa mailan ematen diren mugikortasun erabilera egokien inguruan hitz egin digu.

Ondoren Edorta Bergua Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikleta Plangintzako Teknikariak hartu du hitza. Diseinua, estrategiak landu, erremintak sortu eta egunerokotasunean bizikletaren erabilera soziala sustatzearen inguruan aritu da. Gipuzkoako hainbat eskualdeetan mugikortasun planak landu ditu eta berauen berri emateaz gain lanerako zein egunerokotasunean bizikletaren erabilera aktiboa bultzatu du.

Bere interbentzioan erabili duen aurkezpena atxikitzen dugu:

Download (PDF, 1.03MB)

Bestalde, gaurko batzarretako irudi galeria ere ikusgai dago ondorengo estekan: Argazki galeria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.