4. aldiz jarrain LABek irabazi ditu CAFeko Hauteskunde sindikalak; oraingoan ere Beasain eta Irungo lantokietan zerrendarik bozkatuenak izan gara.
Hauteskunde kanpaina bati baino, azken urteetako lanari erantzuten dioten emaitzak ditugu mahai gainean.
Indarberrituta erantzungo diegu aurrean dauzkagun erronkei. Datozen egunetan plazaratuko dugu balorazio sakonagoa.
Bide batez eskerrak eman nahi dizkizuegu bozka bidez gugan konfidantza jarri duzuen langile guztioi.
Gora LAB!!