LAB-CAF SAIL SINDIKALAREN JARRERA CAFeko ZUZENDARITZAK ALTZAIRUTEGI SAILEKO JARDUERA BERTAN BEHERA UTZI NAHI DUELA-ETA

2016-10-12_21h05_16CAFeko zuzendaritzak Enpresa-Batzordeari jakinarazi dio heldu den urtarrilaren 1etik aurrera enpresako altzairutegi historikoaren instalazioan altzairua ekoizteari utzi asmo diola.

LAB – CAF altzairutegiko jarduera eteteko planaren aurka dago; izan ere, CAFeko zuzeneko 40 lanpostu eta gure instalazioetan iraunkorki lan egiten duten azpikontratetako beste 7 lanpostu galduko dira. Zuzendaritza salatu nahi dugu, halaber, bere proposamenean pertsona horiek aipatu ere egiten ez dituelako, gure artean urte luzez aritu badira ere.

Salatu nahi ditugu helarazi diguten informazio eskasa eta kostu baxuko herrialdeetara ekoizpena eramateko erakutsitako presa. CAFen lehen ere gauza bera gertatu izan da beste hainbat produkturekin. LABk ez du jarduera-eten hori onartzen, eta aurkezten zaizkigun arazoak ezagutzeko eta horiei eman dakiekeen soluzioaren inguruan gure iritzia emateko eztabaida bat zabaltzea exijitzen dugu. Horregatik, iragarritako etena ez gauzatzea exijitzen dugu.

LABen iritziz, CAFeko altzairutegiak inbertsio garrantzitsua behar du gerora begirako apustua izango bada. Zuzendaritzak, dagoeneko, kalkulatua du inbertsio hori: 15 milioi euro. Alabaina, ez du inbertsio hori egin nahi, altzairua kanpoan erosita merkeagoa dela argudiatuta. Hortaz, enpresak berak aitortzen du altzairutegiak baduela etorkizunik; betiere, aipatu inbertsioa egiten bada. Neurri horrek enpleguak suntsitzen baditu ere, enpresak ekoizpena kanpora aterata mozkin gehiago lortu nahi ditu; horixe da arazoa.

Horrez gain, CAFek irabaziak izaten jarraitzen du; beraz bada dirurik Euskal Herrian enplegu duinaren aldeko apustua egiten jarraitzeko.

Zuzendaritzari, behar den denborarekin, azterlan hori aurkeztea eta prozesu bat zabaltzea exijitzen diogu, egon daitezkeen irteera guztiak analizatzeko, ekoizpenaren dibertsifikazioa barru.

LABk zuzendaritzari eskatzen dio inposatu digun prozesu hori eteteko, gatazka handiagotara joan gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.