KORRIKA-ri eta Euskara Batzordea-ri babesa

ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

Martxoaren 23an, Beasaingo kaleetan zehar CAFeko Euskara Batzordeak KORRIKAko bere kilometroa egiten zuen bitartean Israelen aurkako zenbait ekintzailek burututako erasoaren harira, CAFeko Enpresa Batzordetik ondorengoa adierazi nahi dugu:

  • Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu lekukoa zeraman langileari eta berarekin batera zihoazen gainerako lankideei ere.
  • Elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu oldarraldia jasan zuten KORRIKAko antolatzaile edo eta laguntzaileei.
  • KORRIKAk egin dituen kilometro guztietan zehar ehundaka aldarrikapen egin dira baino betiere lekukoa daramaten norbanako edo elkarteak errespetatuz, hauek edozein direlarik ere.
  • Enpresa Batzordeak, boikota burutzen ari ziren kideei unean bertan egiten ari ziren akatsaren berri eman zien arren, hauek ez zuten jaramonik egin eta euren boikotarekin jarraitu zuten.
  • Eraso hau ez da CAFen aurkako boikot bat. Zuzenean langileak eta KORRIKA erasotu duen ekintza bat izan da.
  • Euskara Batzordeak ez du enpresa ordezkatzen. Euskara Batzordeak egunerokoan CAFen euskaraz lan egitearen alde lanean ari diren langile guztiak ordezkatzen ditu.
  • Beraz Batzorde honen aurkako edozein eraso, finean langileen aurkako erasoa da. Euskaren aurkako erasoa.
  • Aurtengoan, euskara ikasten ari diren langileak goraipatu nahi izan ditu Euskara Batzordeak eta horrexegatik atzerriko jatorria izan eta euskara ikasteko hautua egin duen langile batek eraman du lekukoa.
  • Enpresa Batzordeak euskararekiko konpromisoa agertu nahi du eta hura bultzatzeko bere esku dauden ekimen guztiak bultzatzen, sustatzen eta babesten jarraituko duela adierazi nahi du.
  • Era berean eta sarritan hitzez eta ekintzez adierazi dugun moduan, palestinar herriari gure elkartasuna helarazi nahi diogu.
  • CAFeko zuzendaritzak Jerusalemgo tranbiaren ekoizpenean duen ardura ere salatu nahi dugu berriro. Kolonialismo Israeldarrerako tresna den garraiobide honen konplize ez dugu izan nahi.

Beasain, 2024ko martxoak 26.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.