Kantxillu eta besteak etxera !!!

k32012ko uztaiean Barkoxe inguruan (ZUBEROA), gure lankide Juan Mari Mujika Dorronsoro “Kantxilu”, atxilotu zuten.
Kantxilu, poliziaren atzaparretatik ihesi, torturatua izatea ekidinez, 2007ko apirilean bere etxea eta CAFeko lanpostua utzi eta iparraldera bizitzera joan beharrean aurkitu zen.k
Gogoratu nahi dugu 2008ko abenduan, Iparraldean bizitza normal eta publikoa egiten ari zela, poliziak bahitu, mehatxatu eta beraiekin kolaboratzera behartu nahi izan zuela.
2012ko irailean, Estatu espainolak bultzatutako Euro-agindua dela eta, Frantzian zegoen kartzelatik Espainiar estatura eraman zuten. Egun, bere kartzela aldia, Picassent herriko kartzelan (Valentzia) ari zen betetzen, harik eta aste honetan bertan burutu den epaiketarako Madrilgo Valdemoro espetxera eraman zuten arte.
2001ean Jose Maria Aznar Espainiako orduko gobernuburua hiltzen saiatzea leporatuta, Iñaki Iruretagoiena, Pello Olano, Gregorio Jimenez eta Juan Mari Mujika Dorronsoro epaitzen hasi ziren atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak, denera, 285 urteko espetxe zigorra eskatzen du.
Guardia Zibilaren aurrean eginiko inkulpazioak torturapean egin zituela adierazi du Olanok: “Oihukatzen eta buruan jotzen ninduten, eta flexioak egitera behartzen ninduten lurrera erortzen nintzen arte”. Ondoren epailearen aurrean, ez zituen berretsi inkulpazio horiek.
Laurek ukatu zuten ekintza hartan parte hartu izana, eta Iruretagoienak ez beste guztiek ukatu zuten ETAko kide izan direnik.
Fiskalak berak, azkenengo alegatuan onartu zuen, lau akusatuek gertaera haietan parte hartu izanaren “froga zuzenik ez dagoela”.
Atxiloketa politikoekin eta bestelako salbuespenezko araudi eta politikekin jarraitzea, guztiz ulertezina da Euskal Herriko gehiengoarentzat. Ulertezina izateaz gain, konponbidearen aldeko gehiengoaren norabidearen kontra kokatzen da jarrera hori, normalizaziorantz ematen ari garen pausoak zapuztu beste asmorik ez dauzkatelarik.

ANIMOAK GURE LANKIDE KANTXILURI ETA BESTE KIDEEI !
UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.