Asanbladak erakutsitako tinkotasunaren aurrean, Zuzendaritza langileen eskakizunak onartu beharrean aurkitu da.
Zuzendaritzak atzo helarazi zigun oharraren arabera, gure eskakizun guztiak onartu dituela ulertzen du LABek.
Hauek dira azpimarratzeko moduko puntuak:
- 2017ko eta 2018ko Errelebo kontratuak 61 urte betetze datatik bertatik eramango dira aurrera. Enpresak tailerreko 71 langile eta 15 enplegatu kontratatuko ditu eta aurrejubilatuen ordezko moduan finko izatera pasako dira. Horrez gain, langile ebentual gehiago hartuko dituzte lan kargen zati bati aurre egiteko. Honek Azpikontratazioari galga jartzeko balioko digu.
- Azpikontratatutako lan garrantzitsu batzuen errekuperazioa emango da.
Ondorioz, Enplegu Politikaren zatirik urgenteena itxita geratzen da eta hemendik aurrera, hitzarmenaren plataformako gainontzeko puntuak negoziatzen hasteko epealdia irekiko da.
Altzairutegiari dagokionez, hau isteko erabakiak bere horretan jarraitzen duela azaldu du Zuzendaritzak, baina alternatibak aurkezteko eztabaidarako prozesuak zabalik dirauela Komikitearekin ere aipatu dute. Gainera, urtarrilaren 1ean isteko erabakia ezeztatuta dagoela berretsi dute.
Beraz, Enpresa Batzordetik, langile batzarrean onartu ziren kontratazioaren aldeko eta azpikontratazioaren aurkako mobilizazioak ez aktibatzearen erabakia heleraziko diogu Zuzendaritzari.
Guzti honetaz hitz egiteko langile batzarra burutuko dugu datorren asteartean hilak 29.
LAB-CAF Sail Sindikala