Jangelako elikagaien inguruko inkesta

Jangelan kontsumitzen ditugun elikagaien kalitatearen inguruko kezka nabaria da langileen artean. Hori dela eta, LABetik inkesta bat burutu dugu Beasain eta Irungo afiliatuen artean, non honako gaiak uztartu diren.

PRODUKTU FRESKOAK

%98 produktu freskoak kontsumitzearen aldekoa da.

JAKI AURRESUKALDATUAK

%92,5k kezka handia edo oso handia du produktu hauek kontsumitzearekin.

BERTAKO PRODUKTUAK

%95 bertako produktuak kontsumitzearekin konprometituta dago.

KOSTUA

%98ari beharrezkoa iruditzen zaio jangela eredu berri batean inbertitzea

Aipatutako baldintzak bete ezkero, kostuen berrikuspen bat egiteko prest dago gehiengoa.

Honako lehen pausu konkretuak proposatzen ditugu:

  • Arroza, tomatea, etab. ERRIGORA ekimen herritarretik erostea.
  • Arrain freskoa astean behin baino gehiagotan edukitzea eta bertako lonjetatik erostea.
  • Ur botilak kontsumitu ordez, iturriko ura pitxarretan kontsumitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.