INKESTA: BEGIETAKO ISTRIPUAK 3. DIBISIOAN

Inkesta bete dezaketen pertsonak guztira, 350 langile.

Erantzunak guztira: 64 (4 zuri)

Erantzunen ehunekoa: % 18,28

Prebentzioko ordezkariek eta azterketa-taldeak informazioa biltzeko eta kontzientziatzeko landutako azken kanpaina dela-eta, ahalik eta antolatuen eta modurik ulergarrien helarazi nahi dizkizuegu 3. dibisioko langileek jasotako inkestei emandako erantzunak.

  • Lehenengo argudioa norbera babesteko ekipoen (NBE) erabilera okerra eta jendeak duen kontzientziazio eza dira.                                                                                               % 36,04
  • Begietako istripu batek utz diezazkigukeen ondorioen inguruko kontzientziazio falta.
  • Gaizki erabiltzea; esmerilatzeko, aurpegi-babesak erabili ordez, betaurrekoak erabiltzea.
  • Beste batzuek derrigortzea aipatzen dute, zigorrak gorabehera.Batzuek diote heldutxoak garela zer egin behar dugun jakiteko.
  • Jendea kontzientziatu, lantegiko lantaldeak bultzatuz eta garrantzi handiagoa emanez.

  • Erantzundako bigarren argudiorik erabilien gisa, NBEak egokiak ote diren baloratzen da.                                                                                                        % 33,72              
  • Lanaldi osoan zehar betaurrekoak erabiltzean, begiak lausotu egiten dira eta batzuek molestia izaten dute, begietako mina eta zorabioak.
  • Aipatzen da, halaber, lan postuak babestuz, panel gehiago jarri beharko liratekeela, edonork bere lanpostuan betetzen duen lanak ez diezaion kalterik sortu aldamenekoari edo pasillotik pasatzen ari denari.Alegia, saiatu babes kolektiboak areagotzen, eta ez orokortu banakakoak.
  • NBEak falta dira (ekipo autonomoak, kasu), eta horietako batzuetan babes-pantaila iluntzeko sistema ez da zehatza. Horien diseinuari dagokionez, berriz, aurpegi-babesa kentzerakoan, babesean bertan metatutako zenbait elementu sar daitezke.

  • Horrez gain, erabilera identifikatu beharra dagoela azpimarratzen da.  % 12,81
  • NBEak arriskurik ez dagoen lekuetan erabili, ez ezarri arau orokor gisa leku guztietan.

  • Halaber, hitz egin da ekoizpen-postuetan hainbat modutara denborak jaisteak dakartzan zuzeneko eraginei buruz.                                                                               % 11,62
  • Aipatu da horrek lotura duela aurre-serieen gaiarekin. Aurre-serieak egiterakoan, beharrezkoak diren NBEak behar bezala zaintzen dira, baina seriean lan egiten hasten garenean, NBEak ahaztu egiten dira, eta soilik denborei erreparatzen zaie.
  • Aipatu da azkenaldi honetan gero eta gehiago jaisten ari dela “TIG”aren erabilera; ondorioz, soldadura-kordoiak handiagoak dira, eta esmerila gehiago erabili behar izaten da.

  •                                                                                                                              5,81%
  • Pertsona batek esan du lantegi osoan orokortu beharko litzatekeela betaurrekoen erabilera.Beasaingo, Irungo eta Brasilgo istripu-tasaren berri eman da.Hor ikus daiteke Brasilen halako istripu-kopurua askoz baxuagoa dela, eta lantegi hartan betaurrekoak derrigorrean erabili behar dira fabrika osoan.
  • Halaber, bestelako erantzun bakandu batzuk ere egon dira: kasualitate kontua dela, kasu zehatzak identifikatu behar dira, betaurrekoak marratu egiten dira, prebentzioko ordezkariek eredu izan behar dutela, edo ardura gaitezela beste kontu batzuez.

Gure iritziz, dokumentu honek balio beharko liguke argazki orokor gisa, dibisio horretan hainbat neurriri heltzeko. Besteak beste:

  • Betaurrekoak erabiltzeak duen garrantziari, eta ez erabiltzeak dituen arriskuei buruzko formakuntza ematea langileei.
  • Panelak jarri lanpostuetan, eta neurri kolektiboei lehentasuna eman, banakakoen aurretik.
  • Jarraitu ikuskatzen lanpostuetan NBE ekipo nahikorik dagoen, eta ea eraginkorrak diren.Ez legoke gaizki lanpostu bakoitzean aztertzea zein litzatekeen kokapenik egokiena NBEak jartzeko, degrada ez daitezen (zikinkeria, marradurak, eta abar).
  • Antzeman zein lekutan eraman behar diren betaurrekoak derrigorrean, eta seinalatu edo gaitu arriskurik izango ez duten guneak edo zonaldeak; horietan, ez litzateke nahitaezkoa izango betaurrekoak, hartara, begiek atsedena hartu ahal izango dute.
  • Denborek sekula ez dezatela eraginik izan segurtasun-kontuetan!Positiboa da prozesuetan, kalitatean, ergonomian, segurtasunean, eta bestelakoetan hobetzea. Horrek denborak jaistea badakar, ez dadila izan lan-eskubideak murriztuz, ezta prebentzio-neurriak alde batera utzita ere.
  • Aztertu zergatik jaitsi den TIG bidezko soldadura, eta aztertu, halaber, nola jaitsi esmerilaren erabilera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.