Egituretan
LABek preserieen jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuen. Hainbat hilabete joanda, eta preserie horietako askotan egonda, prozesu horren balorazioa egiteko unea iritsi da.
LAB ez dago ekoizpen-sistema hobetzearen aurka. Gure iritziz, fabrikazio-sistema hobetzea dakarren guztia positiboa da produktu hobea eta lehiakorragoa lortzeko.
Helburu horren alde bagaude ere, LABek oso argi dauka bere eginkizun nagusia langileen eskubideak defendatzea dela, eta, halaber, argi egongo garela preserie-prozesuetan gerta daitekeen edozein irregulartasun dela-eta. Halakorik gertatuz gero, langileei eskatzen diegu irregulartasun horien berri guri helaraztea.
Badakigu lantegian polemikak jarraitzen duela, eta egonezin nabaria sortu dela ezartzen ari diren denbora-kontrolarekin. Hori dela-eta, esan behar dugu normaltasunez egindako balidazio baten ondoren langileen eskubideak errespetatzeko oinarrizko gakoa lan bakoitzari dagozkion atsedenaldiak behar bezala aplikatzea dela.
Lantegiko arduradunen arabera, hauexek dira ezartzen ari diren koefizienteak:
Azkenik, gelditzen den denbora fabrikazio-programatik kanpo dagoen edozein gorabeheratatik (apuntatu beharrekoak) bereizi beharra dago, baita ogitartekoa jateko ezarrita dagoen denboratik ere.
Parte hartu dugun preserietan, behin eta berriro esan dugu langile guztiek dutela jasotzen diren datuak bertatik bertara ezagutzeko eskubidea, baita balidazioaren emaitza eta desglosea ikusteko eskubidea ere.
LABen iritziz, preseriea egokia izango da baldin eta hori guztia betetzen bada; presiorik gabe, eta gardentasun osoz.
Badakigu, halaber, egonezina sortzen ari dela lan-karga faltagatik. Lan-karga falta horren zati batek lotura izan dezakeela preseriekin.
Gure jarrera helarazi nahi dugu horren inguruan.
Epe ertain/luzera positiboa izan daiteke fabrikazio prozesu osoa hobetzea eta produktu lehiakorra lortzea. Baina, argi utzi nahi dugu LABek ez duela onartzen hor barrena zabaltzen ari den ideia hau: alegia, “langile gehiegi dago”, “zenbait langile soberan daude”… Enpresa honetan ez dago inor soberan, langilerik ez dago soberan.
Egungo egoera, eta aurrerantzean etor daitezkeenak ez dira, inola ere, langileen erantzukizuna izan eta izango.
Bogieen akaberan
Bogieen akaberan, egituretan gertatu bezala, neurketak egiten ari dira, eta arduradunen esanetan ekoizpen-prozesua hobetzea dute azken helburu. Hala ere, hainbat kasutan egiaztatu ahal izan dugu nagusiki denborak hartzen ari direla, hobekuntza handirik egin gabe logistikan, erremintak egokitzen, plantillen egoeran… Horiez gain, ez dituzte langileen ekarpenak aintzat hartzen. Aplikatzen diren koefizienteak ere ez dituzte azaltzen.
Jasotako hainbat iritziren arabera, gainera, lan-sistema berri hauek, denborak murriztea lehenesten dute, kualifikazio maila handia eta esperientzia handia duten CAFeko langileen ekarpenak aintzat hartu gabe. Sistema horrek, muntaketa-kate oso sinple batetik gertu, pertsonen lana robotizatzen du, eta bertan lan egiten duten langileak produktutik eta hori hobetzeko ekarpenetatik urruntzen ditu.
Honez gain, arduradunen aldetik, eurek nahi bezalako emaitzarik eman ez duen lehendik egindako preserie baten balioztatzea errepikatzeko asmoaz jakinarazi gaituzte.
LABen jakitun gara, bogietan ere preserieak arozo iturri direla. Horregatik langileen eskubideak errespeta daitezela, koefizienteak aplika daitezela eta langileei prozesu eta emaitza guztiez informatzeko exijitzen dugu.
Faktore guzti hauek kontutan izanda, neurketa horien eta ekoizpen-sistemetan egindako aldaketen jarraipena egite aldera, aldez aurretik preserie horietako bakoitzaren berri eman diezagutela eskatzen dugu.
Bestalde, maiatzaren azken aldera, ASENTA aholkularitza-enpresak egin zuen grabaketaren diagnostikoaren informaziorik gabe jarraitzen dugu, bai bogien akaberari dagokionez, bai 4. dibisioko ibilgailuen akaberari dagokionez.