GREBA
- Edozein greba orokorrek, langilego eta sektore herrikoien muturreko neurria suposatzen duen heinean, transzendentzia ikaragarria dauka. Ez da ohiko protesta modu bat, boterearen instantzia ezberdinen aurrean zapalduen ahotsa entzunarazteko dagoen neurri eraginkorra baizik.
- Greba hau ez da soilik sektore produktiboan zentratutako greba bat, sektore herrikoiak bere osotasunean biltzen dituena baizik, izan ere murrizketek denongan dute eragina eta. Horregatik greba hau ez da esklusiboki sindikatuek deitutakoa, gizarteko beste hainbat mugimendurekin elkarlanean baizik.
SUMINDURA MATXINADA ALTERNATIBA
- Gakoa, euskal gizartearen gehiengoak bizi duen sumindura orokorra, matxinada kolektibo batean bihurtzean datza, gizarte matxinada hau alternatiba politiko posible eta bideragarri batean gorpuztu dadin, euskal gizarte osoa ilusionatu eta inplikatuko den alternatiba bat gauzatuz.
BATASUN SINDIKALA
- Sindikatuetako buruzagitzetan jazo ez den batasuna, (hein handi batean botere publikoetatik datozkien diru laguntzei esker bizi eta honen ondorioz behin eta berriz hitzarmen lotsagarriak sinatzera behartuak dauden sindikatuengatik), batasun hori, errealitate bilakatu behar da kalean.
ALDARRIKAPENAK
- Erantzunak bateratua izan behar du, batzen gaituena jasaten ari garen espoliazioaren aurkako matxinada eta hain oinarrizkok diren segidako aldarrikapenak bai dira: oinarrizko soldata langabetu ororentzat, aberastasunaren banaketan lehendabiziko neurri bezala; Banku Publiko baten sorrera; osasungintzan, irakaskuntzan eta gizarte zerbitzuetan murrizketarik ez; lehendabiziko bizitzetatik inongo kaleratzerik ez; gaur egungo lana banatu eta lanpostu berriak sortzea ahalbideratuko duen politika aktibo bat, etab, etab.
HERRIA EGINEZ
- 26ko greba ez da egun bateko protesta soil bat, egun horrek jarraipena dauka.
Herriari bere sumindura bideratzeko bideak eskaintzea premiazkoa da. Haziz doan herritar matxinada ahalbideratzen duten bideak, herriari borroka kolektiboaren eraginkortasunean sinestaraziko diotenak. Gaur egungo murrizketek gure herriaren hondamena dakartenaren kontzientzia berpiztea jendartean eta batez ere, Euskal Herrian alternatiba posible dela azaltzea. Ez da beraz borroka puntual bat, euskal sektore herrikoiek daramaten borroka luze honetan puntu eta jarraipena baizik.
Beasainen, 2012-09-27