Prentsa-oharra, LAB-ELA
Gaur, uztailaren 20an, CAFeko zuzendaritzak Beasain, Irun eta Madrilgo fabriketako hitzarmen kolektiboari begira egin duen azken eskaintza berretsi dituzten langileen batzarrek.
Hitzarmen hau 2016ko urrian hasi ginen negoziatzen, eta 2017. eta 2018. urteetan egongo da indarrean. Negoziazioak hasi genituenean, eta hainbat lanuzte eginda, adostasunera iritsi ginen zuzendaritzarekin enplegu-politikaren inguruan. Horrela, Beasaingo eta Irungo fabriketara langile gehiago sartzea ahalbidetu genuen, eta hitzarmenak irauten duen bitartean 61 urte beteko duten langileentzat errelebo-kontratua ezartzea bermatu genuen.
Orduz geroztik, zuzendaritzako arduradunekin izandako elkarrizketak arinak izan dira. Hilabete horietan, enpresa-batzordeak seitan ere atzera bota ditu zuzendaritzak ekarritako proposamenak, langileok eskatzen genuena betetzen ez zutela ulertuta.
Pasa den uztailaren 14an, eta enpresa-batzordeak eman zuen ultimatumaren ondoren, zuzendaritzako arduradunek orain onartua izan den eskaintza egin zuten.
Beasaingo eta Irungo fabriketako sindikatu guztiek (LAB, ELA, CCOO, ESK eta UGT) Zuzendaritzaren azken eskaintza horren alde egin dute batzarretan.
Eduki nagusiak hauexek dira:
Lanaldia:
- Tituludunei 8 ordu murriztuko zaie.
- Asteko 35 orduko lanaldia finkatuko da enplegatuentzat eta langileentzat.
Azpikontratazioa:
- Azpikontratatutako 33 langile CAFeko plantillan sartuko dira.
- Kitting-lanak CAFeko langileek egingo dituzte Beasaingo fabrikan; hartara, zeregin berri hori kanpora ez ateratzea lortu dugu. Horrek eragina izango du 20 lanpostutan baino gehiagotan.
- Zuzendaritzak konpromisoa hartu du azpikontratazioari buruzko informazio argia eta aldizkakoa emateko enpresa-batzordeari.
Enplegu-politika:
- Beasaingo fabrikan 180 langile gehiago kontratatuko dira aldi baterako, eta Irunen 40, ekoizpen-lanetarako. Horiei kontratatuko diren tituludunak gehitu behar zaizkie.
- Hitzarmenak irauten duen bitartean 61 urte betetzen dutenentzat errelebo-kontratua.
Soldata-igoera:
- KPI + % 1, 2017. urterako; eta KPI + % 1,2 2018rako. Soldata-igoera oro kontsolidatua izango da.
Lizentziak eta kontziliazioa:
- 14 ordu urtean, nahieran erabiltzeko.
- Gaixorik dauden seme-alabak etxean zaintzeko lizentzia.
Mutualitateak:
- Hitzarmen honek irauten duen bitartean, mutualitateek ezin izango dute kontingentzia arrunten gainean inolako kudeaketarik egin.
Hitzarmen honi begira ezarri genituen helburuak bete egin dira neurri handi batean. Kontratazio berriek eta azpikontratazioaren arloan lortutako aurrerapausoek sendotu egiten gaituzte kalitateko zuzeneko enplegua lortzeko, areago CAFk eskaera-zorro handia duela, eta zuzendaritzaren enplegu-politika kontratazio berriak ez egitera eta ahal zen guztia kanpora ateratzera bideratuta zegoela kontuan hartuta.
Halaber, positiboki baloratzen dugu aipatzeko moduko soldata igoera kontsolidatua, enpresak kontrola ditzakeen alderdien baitan ez dagoena. Akordioaren eduki soziala ere azpimarratzekoa da, langileen eta enplegatuen kolektiboan asteko 35 orduko lanaldiari eutsi izana, eta tituludunen lan-baldintzak erregularizatzeko emandako urratsak.
LABk eta ELAk oso positiboki baloratzen dute hitzarmen honen barruan lortutakoa.
Beasain – Irun, 2017/06/23