HITZARMEN PROPIOA DUTEN ENPRESEKO DELEGATUEN AGERIALDIA:

prentsaGaur hemen enpresa haundietako sindikatu ezberdinetako delegatuak bildu gara. Helburua batekin, Metaleko hitzarmenaren aldeko borrokari gure atxikimendu osoa ematea. Bereziki datorren asteko 17, 19 eta 21eko  egunetarako hitzarmen honen blindajerako egingo diren greba deialdiari gure atxikimendua ematera.

 

Hemen gauden guztiok enpresa eremuan paktu edo hitzarmen propioa eduki arren, bat egiten dugu datorren asteko greba egunekin. Arrazoiak  honakoak dira:

 

1-Hitzarmen sektorial honek barnebiltzen dituen eskubide kolektiboak determinanteak dira metaleko langile guztiontzako. Determinanteak enpresa eremuan negoziaketa kolektiborako eskubidea ez duten enpresa ertain eta txikientzako, eta determinanteak paktua edo hitzarmen propioa dugun enpresetako langileentzako. Determinanteak dira gure paktu eta hitzarmenak negoziatzeko oinarrizko abiapuntua izan delako beti.

 

 

Soldatan, lanaldian, aparteko orduetan, lizentzietan, edo bestelako balditzetan gure hitzarmen edo paktuetan lortu izan ditugun hobekuntzak, sektore osorako baldintza minimoak ezartzen duen hitzarmen bat dagoelako lortu izan ditugu. Ezinbestekoa den erreferentzia honen desagerpenak, etorkizunean gure enpresetan eman daitezken akordioetan, orain arteko baldintzak mantentzea zailduko luke. Nola lortuko dugu gure enpresetan baldintza hauek mantentzea gure inguruko tailerretan desagertzen ari diren bitartean? Agian, epe motz batean, eta herrialdeko hitzarmena indargabetzeko Adegik erakutsi duen asmoarekin bat eginez, handietan gauden bezala segitzea eskainiko digute, baina gero, epe ertainera, inguruko guztietan murrizketak eman direnean, gurera ere murrizketak etorriko dira.

 

2-Maiatzaren 24an metalgintzako langileok sektorea gelditu genuen. Denok elkarrekin, beti bezala. Harro gaude metalgintzako langileok dugun borroka gaitasunaz, harro gaude borroka gaitasun horri esker Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenean erreformaren aplikazioa posible izatea ala ez.

 

Kohesioa, elkartasuna eta erakutsi genuen maiatzaren 24ean, metalaren alde eginiko greban. 24ko borrokari eta urrengo egunetan izango diren greba egunei esker argi esan dezakegu gure eskuetan dagoela erreformari ateak ixtea. Gipuzkoako metalgintzako langileen eskuetan dago erreformari aurre egitea, langileak babestea. Elkarrekin, Adegiren aurrean parez pare, borrokatzen. Borrokaren bidez, Gipuzkoako metalgintzako langile guztiei, Rajoyk lapurtu dizkigun negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzeko deia egiten diegu.

 

3-Hitzarmen sektoriala nahi dugu, blindatuta, aberastasuna banatzen duena eta hori lortzeari begira Adegik dituen asmoei aurre egin behar diegu, dugun indar guztiarekin. 24ean egin genuen eta datorren astean egingo dugu. Langileen arteko banaketak Adegi babesten du, banaketak langileak ahultzen ditu, baina denok elkarrekin erantzuten badugu, era masibo batean, gure helburuak lortuko ditugu.

 

Uztailaren 7a hor dago. Esprint honetako lehen lerroko protagonistak gu izango garela Adegiri ozenki esatera etorri gara. Ez gara ezkutatzen. Greba hauekin kezkatuta dauden enpresariei argi esaten diegu; badakitela zein den gatazka honen arduraduna. Joan daitezela beraz, Adegiri beraien kezkak agertzera, utzi diezaiotela gipuzkoako metaleko langileak presionatzeari.  Behar bezain besteko blindajeak sartuaz, Adegiri metaleko langileak izango dituzten eskubideak jasotzen dituen hitzarmen bat sinatzeko eska diezaiotela, Adegi da egoera honen erantzule bakarra!!!

 

Denontzako izango den hitzarmen baten alde, ekainak 17, 19 eta 21ean GIPUZKOAKO METALEKO LANGILEAK GREBARA!!!

 

Greba egun horietarako enpresa ezberdinetako batzordeek egongo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu:

 

Ekainak 17: 11:00etan Beasaingo plazatik manifestazioa

Ekainak 19: 11:00etan Ordiziako plazatik manifestazioa

Ekainak 21: 12:00etan Donostia, Bulebarretik manifestazioa 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.