Goierri Eskola, Entsegu Ez Suntsitzaileetan homolagatutako formakuntza zentro bakarra da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, eta CAFen eskutik tren industriaren aliatu bilakatu da. Honela, tren ardatzak ikuskatzeko beharrezkoak diren test prozedurak garatzeko proiektua ari dira lantzen elkarlanean, formakuntza zentroaren lan eremua zabalduz.
Goierri Eskolak jakinarazi duenez, tren ardatzak osagarri kritikoak dira segurtasunari eta fidagarritasunari dagokionez. Duten garrantziagatik fabrikazio prozesuan probatzeaz gain, ezinbestekoa da duten bizitza operatibo osoan zehar aldizkako kontrolak egitea eta egoera onean daudela egiaztatzea. Era horretan, neke dinamikoak eragindako akatsak saihestu daitezke, istripuak prebenituz.
Goierri Eskola, beraz, CAFen bidelagun bihurtu da Saudi Arabia edo Estonia bezalako herrialdeekin itxitako operazioetan. Lankidetza horri eker, «Goierri Eskolak, Entsegu Ez Suntsitzaileetan erreferente denak, tren sektorean sartzeko aukera izan du».
Iturria: