GOAZEN DENOK HITZARMENA LORTZERA

BIMeko Enpresa Batzordeek, erabateko adostasunez, bihar batzarretan bozkatuko diren lanuzte eta mobilizazio egutegi bat adostu dugu. LABen iritziz, langile guztiok mobilizazio hauekin bat egitea oso garrantzitsua da:

Hilabete asko, agian gehiegi, pasa dira Hitzarmeneko negoziazioan aurrerapausoak eman gabe. Negoziazio bat, hainbat elementuk baldintzatu dutena (krisi egoera orokorra, CAFen lan kargen inguruan aurreikusten den egoera, aurre-erretiro planteamenduak, Lan Erreforma, Rajoyren ostiralak, …).

Testuinguru nahasi honetan, baldintza hauei aurre eginez, beharrezkoa dugu hitzarmena bideratzea, behingoz.

Hau guztiagatik, Enpresa Batzordeek lanuzte plan sendo bat aurkeztea erabaki dugu, enpresako zuzendaritza mugiarazi dezan.

Ez da gure helburua ahalik eta paro gehien egitea, nahiko genuke lanuzte egutegi osoa burutu behar ez izatea. Baina era berean uste dugu, enpresak gure eskaerak usteltzeko duen asmoa geldiarazteko soilik mobilizazio sendo batekin, lanuzte garrantzitsuekin, lortu dezakegula.

 

Apustua garbia da: 35 orduko lan astea ezartzea, gaurko enplegua mantentzeko helburuarekin eta aurrera begira enplegua berritzen jarraitzeko anbizioarekin. Hau dena, honi egokitutako soldata igoera bat lortuz.

Zuzendaritzak ez ditu gure eskaerak ukatzeko argumenturik, horregatik enplegua mantentzeko duen ardurari muzin egin nahi dio, gatazka hau luzatuz, agian berarentzat egokiago den eskenatoki berri batera iristeko asmoz.

Orain lana badago, eta presazko lana da. Planto egin behar dugu eta, une berean gure etorkizunerako irtenbideak exijitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.