Gipuzkoako metalgintzan hitzarmen duina eta mugarik gabeko negoziaketa aldarrikatzeko ekintza egin dugu ADEGIren egoitzan

Gaur ADEGIren Donostiako egoitzara sartu gara patronalari, behingoz, Gipuzkoako metalgintzan proposamen oso bat egiteko exijitzera. Negoziaketako sei bilera egin ditugu eta ADEGIk oraindik ez du proposamen osorik ekarri. Haiek erabakitzen dute negoziaketan zertaz eta noiz hitz egin behar den eta hau onartezina da. Bada garaia behingoz benetako negoziaketari ekiteko eta beraien proposamena mahai gainera ekartzeko.

Gipuzkoan metalgintza sektoreko datuak onak dira, enpresek irabaziak izan dituzte eta dibidendu banaketak ere egon dira. Sortutako aberastasunaren banaketa bermatuko duen akordioa behar dugu, KPIa bermatuko duena, lanaldi murrizketa, aldi baterako ezgaitasunen osagarriak eta baimenetan aurrera pausoak jasoko dituena eta malgutasunari mugak jarriko dizkiona, beste gauza batzuen artean, eta lortu arte borrokan jarraituko dugu. Bide horretan beste sindikatuei ere borrokarako deia luzatuko diegu.

Jatorrizko albistea: https://www.lab.eus/gipuzkoako-metalgintzan-hitzarmen-duina-eta-mugarik-gabeko-negoziaketa-aldarrikatzeko-ekintza-egin-dugu-adegiren-egoitzan/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.