Gaurkoan LAB sindikatuko kideak Beasaingo CAF enpresa aurrean elkartu gara, eta bertan egindako ekimenarekin patronalari 2023an negoziatuko den Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren inguruan mezu argi bat bidaltzea izan dugu helburu: hitzarmen duina nahi dugu!
Bada garaia Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena edukiz betetzeko: lanaldia jetsi, KPia bermatu, malgutasunari mugak, IT osagarriak, baimen eta lizentziak…
LABek argi dauka eta hitzarmen duina lortzeko borrokarako prest dago!