Flandriarako 146 tranbiaren hornikuntza lanak egingo ditu CAF enpresak

CAF Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles.
Beasaingo CAF enpresan hautatu du Flandriako De Lijn Garraio Elkarteak (Belgika) bere tranbia berriak hornitzeko. Proiektuak 146 tranbia berriren hornikuntza lanak jasotzen ditu. Anberes eta Gante hirietan eta Belgikako kostaldean erabiliko dituzte tranbia horiek. Zoru bajuko tranbiak dira guztiak, eta irisgarritasuna, erosotasuna eta errendimendua eskaintzen dituzte.

Beasaingo konpainiaren ustez, proiektu honek “Europako tranbien mekratuan CAFek lortu duen kontsolodazioa baieztatu” du, duela gutxi Belgrado, Budapest, Edinburgo, Friburgo, Sevilla, Granada, Malaga, Nantes, Stockholm eta Tallin hirietarako tranbiak ere hornitu baititu. Belgikan bertan ere, Bruselako metrorako 43 unitate egin zituzten.

Proiektu honi eta enpresari aurten esleitutako beste kontratu batzuk kontuan hartuta, CAFek 2.800 eurotik gorako zenbateko agregatua du. Horrek guztiak, datozen urteetara begira “CAFek bere hazkundearen inguruan egin duen apustu estrategikoa sendotu” egin duela azaldu dute.

Iturria:

http://goierri.hitza.eus/2016/11/02/flandriarako-146-tranbiaren-hornikuntza-lanak-egingo-ditu-caf-enpresak/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.