Gaur goizean Euskara Zerbitzuak sustatuta, EUSKARALDIAren harira CAFeko argazki orokorra atera dugu enpresako instalazioetan. Argazki honetan gune, instalazio edo eta ardura ezberdinetako langileez gain, GGBBtako zenbait arduradun ere atera dira.
Zoritxarrez nahi eta esperotakoa baino urriagoa izaten da ardura maila hori duten pertsonen inplikazio zuzena gisa honetako ekintzetan beraz pauso positibo gisa baloratu nahi dugu.
Baino goizeko poza nahi baino lehenago zapuztu zaigu; Zuzendaritzak bultzatutako “Salud organizativa” (izenburua ere gazteleraz dauka) deituriko hitzaldi edo saioak burutuko dituzte tailer eta bulego ezberdinetan langile guztiei zuzenduta baino gaztelera hutsez egingo dira. Pauso bat aurrera eta bi atzera.
Baino etsipenean erori gabe eta EUSKARALDIAk darabilen lemari eutsiz, Euskaraz ekiteko garaia dela deritzogu. Gaurko argazkia bezelako ekimen xumeak Zuzendaritzak berak ere babesteko garaia, euskaraz ez dakiten arduradunei euskaraz ikasteko erraztasunak emateko garaia, euskaraz dakitenei euskara lehenestera animatzekoa.
Ez bait da bateraezina gai garrantzitsuetaz aritu eta euskaraz egitea. Edo eta ez bait da zilegia arduradunak izendatzerakoan hizkuntzari garrantziarik ez ematea. Arduradun hobea egiten bait du euskara jakiteak.
Beraz, CAFen ere euskaraz lan egin ahal izateko aukera gauzatzean jar ditzagun guztiok geure indarrak.
LABek bide horretan akuilu izaten jarraituko du.