CAFera ere iritsi da Euskaraldia. Aste honetan zehar Euskara Batzordeko kideak izen-emate orriak banatu dituzte enpresako sarrera ezberdinetan. Horrekin batera izen-emate horri horiek sartzeko kutxak ere jarri dituzte enpresa guztian zehar. Inskripzio orri horiek betetzeko epea urriak 19 ostirala, eguerdiko 12tan amaituko da.
Gogoratu, nahiz eta enpresatik kanpora izena emanda izan, garrantzitsua dela CAFen bertan ere aipatutako orria betetzea Euskara Batzordeko kideek ondoren plantilaren partehartzea neurtu ahal izateko.
LAB-CAFetik ere langile guztiak animatu nahi ditugu, bai Ahobizi edo baita Belarriprest gisan euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzera.