Euskal Herrian altzairugintza ez dago salgai !!!

Euskal Herriak industria politika propioa behar du. Altzairugintzan ematen ari den prekariezazioarekin amaitu nahi dugu. Alternatiba badago eta bide horretan Nafarroa eta EAEko Gobernuei Hego Euskal Herriko altzairugintzaren jarraipenerako mahaia osa dezaten eskatzen diegu, bertako ekonomiaren interesak babestu eta langileen partehartzea bermatuko dituena.

Altzairugintza, altzairuaren eraldaketa determinantea izan da eta da Euskal Herriko garapen industrialean. Metalaren eraldaketa enpresen ondoan eta enpresen zerbitzura egon da. Labe garaien itxierak inflexio puntu bat markatu zuen arren, garrantzia hori gaur egunera arte heldu da. Euskal Herrian produkzio gaitasuna eta jakintza dago jarduera honekin jarraitzeko. Eredu industrial honi esker biderkatu egiten dira zerbitzuetako lanpostuak. Adibide gisa, EAEn, 2014an 2.261 miloi euro esportatzen ditugu portu, tren eta errepideetatik.

Gaur egun produkzioa gora doa, 2014an 4,2 milio tona ekoiztu dira EAEn. Datuak positiboak izan arren, ez dira inondik inora altzairugintzan dauden arazoen adierazle. Sektore honen eraldaketa iraunkorra da eta ezin esan eraldaketa positiboa denik.

Guretzat, bi gako determinante daude egoera hau azaltzeari begira. Euskal Herrian altzairugintza enpresa haundiak, bertoko enpresariek sortutakoak dira, bertoko jabetza zutenak. Enpresari hauek, bere garaian, dirutza handiak irabazteko, multinazional haundiei euren enpresak saltzea erabaki zuten. Multinazional haundi hauen helburu bakarra, edozein baldintzetan, edonon, euren irabaziak haundiagotzea da. Langileen gainetik, jendartearen gainetik eta ingurumenaren gainetik. Eta bigarrenez, azken lan erreformek aukera ematen diete enpresariei langileei beraien dibidendoetarako nahi dutena lapurtzeko.

Guzti honengatik, altzairugintzan diharduten langileen lan baldintzak gogor salatu nahi ditugu. Altzairugintzako langileen prekarietate egoera salatu nahi dugu. Ez, zuzeneko langileen soldatei dagokienean, baina bai, aldi baterako kontratu kopuruei dagokienean, azpikontratetan lan egiten duten langileei dagokienean, kontratazio berriek pairatzen duten diskriminazio egoeran, eta batez ere, lan osasunari dagokionean. Onartezina da euren lanpostuan, azken 3 urteotan Hego Euskal Herrian, 11 langile hiltzea altzairugintzaren sektorean.

AP

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.