Duela bi urte (2022ko maiatzak 16an), LABek bultzatuta, Enpresa Batzordeak demanda kolektiboa jarri zuen langile titulatuei antzinatasuna ordaintzea eskatzeko, hau da, bosturtekoak gainerako langileei bezala ordaintzea eskatzeko.
2023ko urrian, gai horri buruzko epaiketa egin zen, eta urte bereko azaroan, Donostiako Lan Arloko 1º Epaitegiak, ukatu egin zuen gure eskaera, eta arrazoia eman zion enpresari.
Horren aurrean, ados ez geundenez eta gaiak oraindik bide judiziala bazuela ikusita, epai horren aurkako helegitea aurkeztu genuen EAEko Auzitegi Nagusian.
Bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman digu, eta langile tituludunei ere antzinatasuna ordaintzera behartuko du CAF.
Enpresak auto hori Auzitegi Gorenean errekurritzeko aukera du, baina hala egitea erabakitzen badu, ibilbide juridikoa oso zaila da enpresarentzat. Errekurtso horretan epai irmo bat aurkeztu beharko lukete, arrazoia eman digunaren antzekoa, baina kontrakoa dioena, eta hori oso zaila da. Zuzendaritzak denbora irabazteko edo pataleta gisa eman dezake pauso hori. LABetik Zuzendaritzari eskatzen diogu gauzak gehiago ez nahasteko eta azken epai hau onartzeko.
Epaia irmoa denean eta beraz enpresa onartzera behartuta dagoenean, antzinatasunaren ordainketak automatikoa izan beharko du. Une horretan, epaia zein atzeraeraginezko izaerarekin aplikatzen den eztabaidatu beharko da.
Antolakuntza eta borroka sindikalaren balioa azpimarratu nahi dugu. Titulatuen aparteko orduen kontrol eta konputatzearekin batera, gaurko epaiak mugarri historiko bat ezartzen du CAFen. Urte luzez LABetik erreibindikatu eta borrokatu digunaren fruituak jasotzen ari gara.