ERRIGORA: HARTU ETA EMAN

AthwuqPlaHjxptspO-rL0doLAlaAeu0ktk_1Nr1PYqDWGaur goizeko 11tarako genuen zita Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean. Bertan ERRIGORA ekimeneko kideek aurtengo udazkenerako duten kanpainaren berri eman dute.

Gu, beste hainbat eragilerekin batera bertan izan gara kanpainaren nondik norakoak ezagutu eta ekimenari sustengua emateko.

Aurtengoan ere Nafarroa hegoaldeko propio diren produktuekin osatutako saskiak jarriko dituzte salgai 50€-ren truke. Bertako 15 ekoizleren primerako produktuekin bete dute aurtengo otzara. Barietatea eta kalitatea denon eskura!

Ateratzen duten diruaren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko dute:

  • Lodosa eta Vianako Ikastolen biziraupenera.
  • Erriberako AEK-ra.
  • D eredua nafarroa osora hedatzeko ekimenetara.

Guk gure konpromisoa hartu dugu ahal dugun neurrian ekimena lagundu eta bultzatzeko.

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. HARTU ETA EMAN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.