Gaur goizean beste epaiketa berri bat burutu da Donostiako Justizia Jauregian. Oraingoan ere CAFeko lankide ohi batek epaibideetara jo behar izan du urte luzez amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz gaixotu ondoren, gaixotasun hori profesional gisa aitortu eta dagokion kalteordaina eman diezaioten.
Hainbatetan salatzen dugun bezala, pertsona hauek bi aldiz biurtzen dira biktima: bata gaixotzean eta bigarrena gaixotasun hori amiantoarekin lan egin izanaren ondorioz sortua dela aitortzeko bidean pasa beharreko gurutzbidea jasaterakoan. Gainera zoritxarrez kasu askotan langilea hil ondoren etortzen da aitortza hori.
Beste behin ere, langilearen ondoan izan eta gure babes osoa adierazi nahi izan diogu eta beraz ASVIAMIE elkarteak deituta epaitegi aurrean burutu den elkarretaratzean parte hartu dugu eta aurrerantzean ere horrela egiten jarraituko dugu.