Abuztuaren 23an Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari amiantoak 8. nabean eragindako aire-kutsadura telefonoz jakinarazi zionetik 15 egun baino gehiago igaro dira.
Hasiera batean, Zuzendaritza eta Prebentzio-Zerbitzua kutsadura hori erlatibizatzen saiatu ziren. Prebentzio delegatuek ohartarazi arren, lagin berriak hartzeari uko egin zioten eta kaltetutako nabeetan ekoizpena mantendu zuten.
Administrazioak ere, OSALANekin harremanetan jarri ginenetik 8 egun behar izan zituen Enpresa Batzordearekin harremanetan jartzeko.
Prebentzio delegatuek hautsa aztertzeko eta neurri berriak hartzeko behin eta berriz eskatu izanak, proba berriak burutzea ekarri zuen, oraingoan pertsonalak. Airean egindako 12 probetatik 10ek fibrozementuan baimendutako baloreen gainetik eman zuten.
Une horretan alarma guztiak piztu ziren eta enpresak ekoizpena etetea eta 4. Saileko akaberako langile guztiak etxera bidaltzea erabaki zuen. Ordurako kutsatuta zegoela frogatu zen giro horretan ehunka langilek lan egin zuten egun luzez.
Zuzendaritzak 7., 8. eta 9. nabeak isolatzea agindu zuen, eta garbiketa sakona programatu zuen amiantoan espezializatutako enpresekin. Hala eta guztiz ere, dibisioaren arduradunek agindua eman zuten gune kutsatuetatik materiala eta kotxe ezberdinak ateratzeko Proba-Nabera.
Gaur egun, kutsatutako nabeak garbitzen jarraitzen dute, eta Zuzendaritza langile batzuk birkokatzen saiatzen ari den arren, ehunka langilek etxean jarraitzen dute.
Ez dugu itzulera datarik, eta oso zorrotzak izango gara jarduerara itzuli aurretik kutsadura ezabatzea exijituz.
Bestalde, aurreko desamiantatuetan eman ahal izan zena eta langileengan izan zezaketen eragina aztertuko dugu.
Horregatik guztiagatik, Enpresa Batzordetik hainbat ekintza eta salaketa ildo ireki ditugu:
- Lan Ikuskaritzan salatu dugu gertatutako guztia, eta beste salaketa-bide batzuk aztertzen jarraitzen dugu.
- Eusko Legebiltzarrean urrian egingo den agerraldian parte hartuko dugu.
- Enplegu sailburuordearekin eta OSALANeko zuzendariarekin bildu gara. Eusko Jaurlaritzak, enpresako Zuzendaritzak egiten duen bezalaxe, bere burua zuritu baino ez du egiten edozein erantzukizun saihestu nahian.
- Kontaminatutako nabeetan enpresako CEO eta arduradun nagusien presentzia exigituko dugu langileen itzulera eman aurretik.
- Protestarako lanuzteak deituko ditugu kaltetutako nabeetako langileak itzultzen direnean.