ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

(LAB, ESK, CCOO eta UGTren gehiengoz eta ELAren ezezkoarekin)

Covid 19 pandemiaren ondorioz gizarteak bizi duen egoera zailak ere isla du CAFen.

Jakin badakigu ez dela inorentzat atsegina orduak berreskuratu edo galdu behar izatea, txandaka lan egitea edo norbera babesteko ekipamenduak edo higiene- eta babes-neurri gehigarriak erabili behar izatea. Hori guztia konfinamendu orokorreko agertoki batean, logikoena etxean geratu ahal izatea litzatekeenean.

Sindikatu batzuk batu eta akordioak lortzen saiatu gara, egoera larriaren eta gure enpresan eragin ditzaketen ondorioen aurrean. Desadostasunetik, baina arduraz egiten saiatuz. Testuinguru horretan lortutako akordioei egindako kritikak, jakina, guztiz legitimoak dira.

Baina ez hala, muturreko egoera bat erabiltzen saiatzea etengabeko etekin sindikalak edo lantegian jarrera “populista” bilatzeko.

Negoziazioaren beraren bileretan, ikusi dugu sindikatu batetako ordezkari batzuek proposamen eta iruzkin harrigarriak egiten zituztela.

“A que viene esto ahora…” tik, ebentualei buruz hitz egitean; fabrikako batzarren buruzko proposamen arinetatik pasatuz, konfinamendu egoeran, jakinda erabat ezinezkoa zela horiek egitea, eta sindikatuek ere ezin izan zituztenean egin gainera; mahai gainean jartzea bi arazo pertsonal konpontzeko eskaera, negoziazioan baldintzatzaile gisa; edo  telelana argi eta garbi kritikatzea; eta abar.

Bileraz bilera, batzuek beren interesak lehenesten zituzten eta dena gutxiesten saiatzen ziren, baina harrituta jarraitu dugu estrategia horren jarraipena ikustean.

Osasun-krisi honen erdian Beasaingo eta Irungo Enpresa Batzordeetan bizi ditugun proposamen eta jarrera batere konstruktiboek kezkatzen gaituzte.

Ez da onargarria sindikatu batek gaiak planteatzea “besteak” gaiztoak direla saldu ahal izateko soilik.

Azpikontratatutako langileei laguntzeko planteamendua CAFen adostutakoaren aurka erabili nahi izatea, lanean hasi eta bigarren egunean kafeterak martxan jartzea planteatzea, eta gainerako sindikatuei maiatzak lehenean lan egiteko eskaria egiteko proposatzea. Gainerako sindikatuak gutxiestea, jarrera populista izatea eta langileriaren sektore baten ezinegona kapitalizatzea bilatzen duten planteamenduak baino ez dira.

Horren aurrean, Beasaingo eta Irungo batzordeen gehiengoak honako hau adieraztera gatoz:

  • Kritika oro zilegi da, baina denak ditu bere mugak.
  • Ezin ditugu onartu sindikatuen barruan Batzordearen etengabeko deskreditua bilatzen duten jarrerak.
  • Guztiz onartezina da bizi dugun egoera latza norberaren onuren bila erabiltzea.
  • Ez dugu onartuko atzerapausorik lan-eskubideetan, baina ez eta eskubide horien ustezko defentsa ere, Batzordearen gehiengoak lortutako akordioak gutxiesteko.

Batzuek estrategia horrekin jarraitu nahi badute, beraiek ikusiko dute. Baino asmo bikoitzeko proposamen horiek zuzenean Zuzendaritzan aurkeztera animatzen ditugu.

Bestalde, sindikatuei eskatzen diegu laneko osasunari buruzko proposamen oro prebentzioko ordezkarien bidez bideratzeko

Beasain-Irun, 2020/04/24  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.