OLPren eskertza gutuna CAFeko langileoi
Enpresa Batzordeak, LAB eta ESKaren gehiengoz, Komiteari zuzendutako gutun hau publiko egiten dugu.
Enpresa batzordeak CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo esleipenean parte ez hartzea eskatu izanak, oihartzun handia izan du.
Agian jaso dugun mezu esanguratsuena Palestinako OLPak bidalitako eskutitza da. Bertan CAFeko langileok egindako keinua eskertzen dute espresuki.